The Great Escape
The Great Escape (euskaraz Ihesaldi Handia) 1963ko John Sturges estatubatuar zinema zuzendariaren film bat da. Bertan garai hartako izar eta aktore ospetsu ugarik antzeztu izan zuten: Steve McQueen, James Garner, Richard Attenborough, James Donald, Charles Bronson, Donald Pleasence, James Coburn eta David McCallum.
The Great Escape | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1963 |
Izenburua | The Great Escape |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | gerra-filma, film dramatikoa, prison film (en) eta liburu batean oinarritutako filma |
Hizkuntza | ingelesa |
Iraupena | 165 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Great Escape (en) |
Grabazio lekua(k) | Großhesselohe station (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Sturges |
Gidoigilea(k) | James Clavell W. R. Burnett (en) Walter Newman (en) |
Antzezlea(k) | |
Steve McQueen James Garner Richard Attenborough James Donald (en) Charles Bronson Donald Pleasence James Coburn Hannes Messemer David McCallum Gordon Jackson (en) Angus Lennie Karl-Otto Alberty Robert Graf (en) Harry Riebauer (en) John Leyton (en) Nigel Stock Robert Freitag (en) Hans Reiser (en) Heinz Weiss (en) Jud Taylor Lawrence Montaigne William Russell (en) George Mikell (en) Ulrich Beiger (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | John Sturges |
Konpainia ekoizlea | The Mirisch Company (en) |
Edizioa | Ferris Webster (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Elmer Bernstein |
Argazki-zuzendaria | Daniel L. Fapp |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Alemania |
Argumentu nagusia | flight (en) , Hegazkintza eta Bigarren Mundu Gerra |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review: Top Ten Films (en) |
Nominazioak | |
Bideoa | YouTube |
Filma bere soinu bandarengatik ere oso ospetsua da, Elmer Bernstein musikagileak ondua. Bestalde, Steve McQueen aktorearen pertsonaia lotsagabe eta ausartak Alemaniako landan zehar motoz burututako ihes eszena ikusgarriak ere ospetsuak bilakatu ziren.
Argumentoa
1944, Bigarren Mundu Gerra, naziek 400 preso britainiar, estatubatuar, kanadiar, australiar eta zeelandaberritar Alemaniako kontzentrazio-esparru batean sartu berri dituzte: preso aliatu guztien artean, iheslari, ipurtarin eta erreboltarienak dira, hots, sagar ustel guztiak; beraz, naziek Von Luger kolonelaren zuzendaritzapean dauden zaindari bereziek zaindutako segurtasun goreneko kontrezio-esparru horretan barneratzea erabaki dute.
Baina berehala presoak ixilpeko ihesaldi bat antolatzen hasi dira; bitartean, naziak hura nola edo hala zapuzten saiatu dira.
Aktoreak
- Steve McQueen: Virgil Hilts kapitaina
- James Garner: Bob Hendley kapitaina
- Richard Attenborough: Roger Bartlett komandantea
- James Donald: Ramsey kolonela
- Hannes Messemer: Von Luger kolonela
- James Coburn: Louis Sedgwick
- Charles Bronson: Daniel Wellinski tenientea
- Donald Pleasence: Colin Blythe
- David McCallum: Eric Ashley-Pitt komandantea
- Gordon Jackson: Sandy MacDonald
- Nigel Stock: Denis Cavendishn tenientea
- John Leyton: William Dickes kapitaina
- Angus Lennie: Archibald Ives
- Robert Graf: Werner
- Jud Taylor: Goff
- Hans Reiser: Herr Kuhn, SS
- Harry Riebauer: Strachwitz
- William Russell: Sorren
- Robert Freitag: Posen kapitaina
- Ulrich Beiger: Preissen (Gestapo)
- George Mikell: Dietrich, SS tenientea
- Lawrence Montaigne: Haynes
- Robert Desmond: Griff
- Til Kiwe: Frick
- Heinz Weiss: Kramer
- Tom Adams: Dai Nimmo
- Karl-Otto Alberty: Steinach, SSko ofiziala