The Good Fight
The Good Fight CBSek sortutako estatubatuar telebistako telesail bat da eta CBSren streaming zerbitzuan estreinatu zen. Telesailak 2009 eta 2016 artean eman zen The Good Wife telesailaren jarraipena da. Biak Michelle eta Robert King-ek idatzi eta ekoitzi dituzte. Hala ere, pertsonaia batzuen jarraipena gora-behera, eta kokapena Chicagoko ingurune judiziala izanik, gai sozialei ikuspegi askoz kritikoagoarekin begiratzen die telesail berriak, eta denboraldiak aurreratu ahala, Donald Trump-en presidentziako kritika politikoak doinu sarkastikoa ere hartu izan du.
The Good Fight | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Sortzailea(k) | Michelle King (en) eta Phil Alden Robinson (en) | |||
Izenburua | the good fight eta The Good Fight | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Sasoi kopurua | 6 | |||
Atalak | 60 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | lege-drama, drama politikoa eta LGBTI+ related TV series (en) | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | The Good Wife | |||
Antzezlea(k) | ||||
Christine Baranski (Diane Lockhart (en) ) Rose Leslie Erica Tazel Cush Jumbo (en) Delroy Lindo Sarah Steele Zach Grenier Michael Boatman (en) Audra Mcdonald Justin Bartha Nyambi Nyambi Mike Colter Dylan Baker John Benjamin Hickey Jason Biggs Denis O'Hare Peter Gerety Jane Alexander Bebe Neuwirth Kurt Fuller Richard Kind Richard Masur (en) John Procaccino (en) Jerry Adler Nikki M. James Carrie Preston (en) Mamie Gummer F. Murray Abraham Wallace Shawn Becky Ann Baker Christian Borle Christine Lahti Greta Lee Alan Alda Jane Lynch Mike Pniewski Matthew Perry Margo Martindale Frankie Faison Gary Cole Nathan Stark (en) Charlie Pollock Megan Hilty Paul Guilfoyle Bernadette Peters Heléne Yorke (en) Chalia La Tour (en) Scott Bryce Tom McGowan John Cameron Mitchell Adam Heller Andrea Martin Michael Sheen | ||||
Ekoizpena | ||||
Konpainia ekoizlea | CBS | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | David Buckley | |||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | Paramount+ | |||
Hasiera-data | 2017ko otsailaren 19a | |||
Amaiera-data | 2022ko azaroaren 10a | |||
paramountplus.com… | ||||
| ||||
kronologia | ||||
|
Antzezleak
- Christine Baranski da Diane Lockhart, emakumezko abokatu liberal indartsua, zuria izan arren nagusiki beltza den bulego batean sartzearekin hasten da telesailaren lehen denboraldia.
- Rose Leslie: Maia Rindell. Abokatu gaztea, aita ustelkerian nahastua du. 4. denboraldirako desagertzen da.
- Paul Guilfoyle, Henry Rindell, Maiaren aita telesailaren hasieran.
- Sarah Steele: Marissa Gold, Dianeren idazkari gisa hasten da, baina ikertzaile bilakatzen da.
- Cush Jumbo: Lucca Quinn, abokatu beltz gaztea. Ama bakarra bilakatu da telesaila aurreratu ahala.
- Delroy Lindo: Adrian Boseman, bulegoko abokatu nagusia, komunitate afro-amerikarrean oso inplikatua.
- Justin Bartha: Colin Morrello, fiskaltzakoa.
- Nyambi Nyambi: Jay Dipersia, ikertzailea.
- Michael Boatman: Julius Cain. Bulegoko abokatu beltza, kontserbadorea kontrasterako; 4. denboraldirako epaile bilakatzen da.
- Audra McDonald: Liz Reddick-Lawrence, bulegoko partaide nagusietako bat, fundatzailearen alaba, Adrianen emazte ohia:
- Michael Sheen: Roland Blum, oso abokatu berezia 3. denboraldian.
- Carrie Preston, Elsbeth Tascioni, pertsonalitate bereziko aktorea.
- Matthew Perry, Mike Kresteva abokatu aurkaria.
- Gary Cole, Kurt McVeigh, balistikan aditua, Dianaren senar kontserbatzailea, Trump administrazioan postu bat lortuko du.
- John Cameron Mitchell; Felix Staples, gay ultra-eskuindar probokatzailea.
- Fisher Stevens: Gabriel Kovac, abokatu trakets samar bat.
- Alan Alda: Solomon Waltzer, aurkari gisa nabarmentzen den abokatu zahar eta trebea.
- Hugh Dancy: Caleb Garlin, 4. denboraldian gehitzen den abokatua.
- Zach Grenier: David Lee, dibortzioetan berezitutako abokatua:
- John Larroquette: Gavin Firth, bulegoaz ia jabetu den STR Laurie abokatu konpainia handiagokoa.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.