The Golden Voyage of Sinbad
The Golden Voyage of Sinbad (euskaraz Sinbaden Urrezko Bidaia), 1973ko Gordon Hessler britainiar zinema zuzendariaren abentura eta fantasiazko film bat da. Mila gau eta bat gehiago arabiar ipuin saileko Sinbad itsasgizonaren kontakizunetan oinarritua dago. John Phillip Law, Tom Baker, Takis Emmanuel, Caroline Munro, Douglas Wilmer eta Martin Shaw aktoreek antzeztu zuten.
The Golden Voyage of Sinbad | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1973 |
Izenburua | The Golden Voyage of Sinbad |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasiazko filma, monster film (en) ![]() |
Iraupena | 105 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Madril, Malta eta Mallorca |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Gordon Hessler (en) ![]() |
Gidoigilea(k) | Ray Harryhausen Brian Clemens |
Antzezlea(k) | |
John Phillip Law (Sinbad itsasgizona) Tom Baker Caroline Munro Douglas Wilmer Martin Shaw Grégoire Aslan (en) ![]() Aldo Sambrell Robert Shaw | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Charles H. Schneer Ray Harryhausen |
Konpainia ekoizlea | Columbia Pictures |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Miklós Rózsa |
Argazki-zuzendaria | Ted Moore |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Bideoa | YouTube |
Stop motion efektu bereziak Ray Harryhausenek landu zituen.
The 7th Voyage of Sinbad (1958, Sinbaden 7. Bidaia) aurrekaria eta Sinbad and the Eye of the Tiger (1977, Sinbad eta Tigrearen Begia) jarraipena dauzka.
Argumentua
Sinbad (John Phillip Law), Bagdadeko printzea eta kondairazko itsasgizonak, mapa bitxi bat topatu eta Margiana (Caroline Munro) emakume esklabo ederra eta Marabiako Bisir Handiarekin (Douglas Wilmer) batera Lemuria uharte misteriotsura iristeko itsasoratuko dira. Koura (Tom Baker) printzea eta azti iluna denak Marabiaz jabetu nahi du, horretarako gaizkiaren espirituak bere onurarako manipulatuko ditu. Espiritu hauek Sinbad eta bere bidaikideei beren bilaketa oztopatzen saiatuko dira baina Sinbadek aurre egin eta Lemuriarako bidaia berrekingo dute, orduan Kourak Sinbaden itsasontziaren brankako irudia madarikatu eta bizia emango dio bidaiariekin borrokatu dadin, baina berriz ere bidaikideek oztopo berria gaindituko dute. Azkenean, Sinbad eta bere lagun leialak Lemuriara ailegatu eta sei beso eta ezpatadun estatua, zentauro begibakarra eta grifo bati aurre egin beharko diete.
Aktoreak
- John Phillip Law: Sinbad itsasgizona
- Tom Baker: Koura printzea
- Takis Emmanuel: Achmed (Robert Riettik ahotsez bikoiztua)
- Caroline Munro: Margiana
- Douglas Wilmer: Marabiako Bisir Handia
- Grégoire Aslan: Hakim (edota Gregoire Aslan)
- David Garfield: Abdul (edota John D. Garfield)
- Kurt Christian:: Haroun
- Martin Shaw: Rachid
- Aldo Sambrell: Omar
- Robert Shaw: Orakulu Orojakituna (krediturik gabe)
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)