The Fridays Crew
The Fridays Crew musika talde Azpeitiarra da.
The Fridays Crew | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Azpeitia (Gipuzkoa) |
Musika mota | punk |
Urteak | 2007 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Teletetxo Records, Mauka |
Taldekideak | |
Markesa Agirre Arka Labaka Harri | |
Lehengo taldekideak | |
Motxo |
Ibilbidea
2007. urtean hasi zen jotzen, hala ere taldekideak ez ziren hasi berriak, Apunta, Semeputiek eta Korrosion Zerebral bezalako taldeetan jo dute. Hasiera batean katxondeorako sorturiko taldea izan zela esaten zen baina denborak aurrera egin ahala proiektu serioa bihurtu zen. Hasierako taldean Motxo zen gitarrajolea baina honek 2008an taldea utzi eta bere tokian Agirre azkoitiarra sartu zen.
Lehenengo diska 2008an kaleratu zuten[1] eta urte berean hainbat diska kolektibotan hartu zuten parte. Bigarren diska 2011n plazaratu ondoren atsedenaldi bat hartzea erabaki zuten. Taldeak hainbat aldaketa izan zituen eta 2015ean hirugarren diska atera zuten.
Taldekideak
- Ahotsa: Markesa
- Gitarra eta ahotsak: Iosu
- Gitarra eta ahotsak: Kusto
- Baxua eta ahotsak: Labaka
- Bateria: Harri
Diskografia
Kolaborazioak
- Azpeitia Desegin 2 (Azpeitiko punk rock taldeen bilduma)
- Bardulia Sound (2008)
Erreferentziak
- The Friday´s Crew | Mauka Musikagintza. (Noiz kontsultatua: 2017-12-14).
- Hemen gara. (Noiz kontsultatua: 2017-12-14).
- Harresien gainetik. (Noiz kontsultatua: 2017-12-14).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.