The Fountains of Paradise
The Fountains of Paradise (euskaraz Paradisuaren Iturburuak), 1979ko Arthur C. Clarke britainiar idazlearen zientzia fikziozko eleberri bat da.
The Fountains of Paradise | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Arthur C. Clarke |
Argitaratze-data | 1979 |
Generoa | zientzia-fikzioa |
Jatorrizko izenburua | The Fountains of Paradise eta Les Fontaines du paradis |
Argitaletxea | Victor Gollancz Ltd |
Herrialdea | Erresuma Batua |
ISBN | 978-2-226-00937-1 |
OCLC | 4993570 |
Argumentua
XXII. mendea. Vannevar Morgan, bere garaiko ingeniari bikainena da. Gibraltarreko itsasartea zeharkatzen duen zubi bat eraiki ondoren, denbora luzez amestu duen lorpen askoz ere handiagoa gauzatu nahi du, nolabaiteko espaziorako zubi antzekoa: igogailu espaziala: Horretarako, Lurreko ekuadorretik orbita geosinkronikoan dagoen satelite batera kable bat ezarriko du. Baina Morganen saiakerak hainbat oztiopo topatuko ditu: batetik, kablearen finkatze gune idealan dauden fraideen aurkakotasuna, Taprobanako uhartean; bestetik, finantzatketa lortu, politikoekin arazoak konpondu eta azkenik igogailuaren eraikuntza prozesuan agertuko diren ingeniaritza arazoei aurre egin beharko diete.
Morganen balentria Taprobanako antzinako historiarekin nahasten da, honetan Kalidasa kondairazko erregeak jainkotasuna lortu asmoz zeru goienetan jauregi miragarri bat eraiki omen zuen, bai eta oraintxuki eguzki sisteman agertu den estralurtar zundarekin ere, honek antzinako zalantza existentzialari erantzuna eman dio: ez gaude unibertsoan bakarrik.