The Flame and the Arrow
The Flame and the Arrow (euskaraz Sugarra eta Gezia) 1950eko Jacques Tourneur frantziar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Burt Lancaster, Virginia Mayo eta Nick Cravat aktoreek antzeztu zuten. Technicolor sistemaz filmatu zen.
![]() | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1950 |
Izenburua | The Flame and the Arrow |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | kapa eta ezpatako filma, abenturazko filma eta Erdi Aroari buruzko filma |
Iraupena | 85 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jacques Tourneur |
Gidoigilea(k) | Waldo Salt |
Antzezlea(k) | |
Burt Lancaster Virginia Mayo Nick Cravat (en) ![]() Robert Douglas Aline MacMahon (en) ![]() Norman Lloyd Francis Pierlot Leon Belasco Victor Kilian John George Philip Van Zandt (en) ![]() Robin Hughes Jack Mower Philo McCullough Fred Kelsey Ethan Laidlaw Terry Wilson Frank McGrath Richard Farnsworth (en) ![]() Gordon Gebert Lynn Baggett | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Harold Hecht Frank Ross |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. Warner Bros. Pictures (en) ![]() |
Edizioa | Alan Crosland Jr. (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Edward Carrere (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Max Steiner |
Argazki-zuzendaria | Ernest Haller |
Jantzi-diseinatzailea | Marjorie Best (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Italia |
Historia | |
Nominazioak | Academy Award for Best Cinematography, Color (en) ![]() 23rd Academy Awards (en) ![]() Ernest Haller Academy Award for Best Original Dramatic or Comedy Score (en) ![]() 23rd Academy Awards (en) ![]() Max Steiner |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Filma honetan Burt Lancaster eta Nick Cravat aktoreek heuren akrobazietarako dohaiak eerakutsi zituzten ondoren 1952ko The Crimson Pirate filman egingo zuten antzera.
Argumentua
XII. mendea, Frederiko Bizar Gorriaren garaian, Belatz ezizena duen kondeak Lombardian zapalkuntza ezarri du. Baina eskualde hartako mendiak harekiko erresistentziaren bizilekua dira, ahal duten guztietan kondearen gudarostea erasotzen dutelarik. Iraganean, Francescak (Lynn Baggett) kondea Dardoren (Burt Lancaster) mesedetan laga zuen, azken hau erresistentziako kidea delarik. Halere, kondeak Francescarekin izan zuen semea bahitu eta gauzak aldatu egingo dira. Dardo erresistentziara batu eta umetxoa askatzeko kondea eta bere morroien aurka borrokatuko da.
Aktoreak
- Burt Lancaster: Dardo Bartoli
- Virginia Mayo: Anne de Hesse
- Nick Cravat: Piccolo
- Norman Lloyd: Apollo, trobadorea
- Robert Douglas: Alessandro de Granazia markesa
- Robin Hughes: Skinner
- Victor Kilian: Mazzoni botikaria
- Francis Pierlot: Pietro Bartoli Aitasantua
- Aline MacMahon: Nonna Bartoli
- Frank Allenby: Ulrich kondea, 'Belatza'
- Gordon Gebert: Rudi Bartoli
- Lynn Baggett: Francesca
Iruditegia
- Anne de Hesse (Virginia Mayo) eta Dardo Bartoli (Burt Lancaster).
- Dardo Bartoli (Burt Lancaster).
- Anne de Hesse (Virginia Mayo).