The First Purge
The First Purge (euskaraz: «Lehen Purga»), 2018ko Gerard McMurray estatubatuar zinema zuzendari eta James DeMonaco gidoilariak zuzendu eta idatzitako beldurrezko ekintza film bat da. Y'lan Noel, Lex Scott Davis, Joivan Wade, Mugga, Lauren Vélez, Kristen Solis eta Marisa Tomei aktoreek antzeztu zuten.
The First Purge | ||||
---|---|---|---|---|
![]() | ||||
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 2018 | |||
Izenburua | The First Purge | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | thrillerra, film distopikoa, beldurrezko zinema eta ekintza-filma | |||
Iraupena | 98 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Gerard McMurray (en) ![]() | |||
Gidoigilea(k) | James DeMonaco | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Michael Bay | |||
Edizioa | Jim Page (en) ![]() | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Kevin Lax (en) ![]() | |||
Argazki-zuzendaria | Anastas Michos | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Los Angeles | |||
thefirstpurge.com | ||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
kronologia | ||||
|
The Purge frankiziaren filmetako bat da, aurrez estreinatutako The Purge (2013), The Purge: Anarchy (2014) eta The Purge: Election Year (2016) filmen jarraipena da.
Argumentua
Gainontzeko urtean zehar kriminalitate tasa %1a azpitik mantentzeko asmoz, Amerikako Guraso Fundatzaile Berriek isolatutako komunitate batean edozein motatako erasoak baimentzen dituen teoria soziologiko bat martxan jarriko dute. Baina zapaltzaileen bortizkeriak zapaldutakoen amorruarekin topo egingo du, gehiegikeriek muga "esperimentalak" gainditu eta herrialde osora hedatuko dira. Honela, esperimentu gisa hasi, eta urtean behin, 12 orduz edozein motatako delituak burutzea baimentzen duen ohiturari hasiera emango zaio.
Aktoreak
- Y'lan Noel: Dmitri
- Lex Scott Davis: Nya
- Joivan Wade: Isaiah
- Mugga: Dolores
- Christian Robinson: Capital A
- Lauren Vélez: Luisa
- Kristen Solis as Selina
- Marisa Tomei: May Updale doktorea/Arkitektoa
- Cindy Robinson: Purga iragarkiaren ahotsa
- Patch Darragh: Arlo Sabian/Lantalde burua
- Maria Rivera: Anna
- Chyna Layne: Elsa
- Siya: Blaise
- Melonie Diaz: Juani
- Mo McRae: 7 & 7
- Steve Harris: Freddy
- Rotimi Paul: Skeletor
- Kevin Carrigan: Smiley jenerala