The Fighting Prince of Donegal
The Fighting Prince of Donegal (euskaraz Donegalgo Printze Borrokalaria) 1966ko Michael O'Herlihy irlandar zinema zuzendariaren abentura filma bat da. Robert T. Reilly idazlearen Red Hugh: Prince of Donegal (Hugh Gorria: Donegalgo Printzea) eleberrian oinarritua dago. Bertan, Peter McEnery, Susan Hampshire eta Tom Adams aktoreek antzeztu zuten. Irlanda gaelikoan girotua dago, Kondeen Ihesaldiaren gertaera kontatzen delarik.
The Fighting Prince of Donegal | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1966 |
Izenburua | The Fighting Prince of Donegal |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | theatrical release (en) eta eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Film biografikoa, abenturazko filma eta kapa eta ezpatako filma |
Iraupena | 112 minutu |
Produkzio-kodea | 7164 |
Deskribapena | |
Oinarritua | Red Hugh, Prince of Donegal (en) |
Grabazio lekua(k) | Pinewood Studios (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Michael O'Herlihy (en) |
Gidoigilea(k) | Robert Westerby (en) |
Antzezlea(k) | |
Peter McEnery (en) (Hugh O'Donnell (en) ) Susan Hampshire (en) (Kathleen MacSweeney (en) ) Tom Adams (en) (Henry O'Neill (en) ) Andrew Keir (Lord MacSweeney (en) ) Donal McCann (Sean O'Toole (en) ) Gordon Jackson (en) (Captain Leeds (en) ) Marie Kean (en) Maurice Roëves (Martin (en) ) Norman Wooland (en) Peter Jeffrey Richard Leech (en) (head of O'Neill clan (en) ) Máire Ní Ghráinne (en) (daughters of Irish woman who shelter O'Donnell (en) ) Maire O'Neill (en) (daughters of Irish woman who shelter O'Donnell (en) ) Fidelma Murphy (en) (daughters of Irish woman who shelter O'Donnell (en) ) Bill Owen (en) Peggy Marshall (en) John Forbes-Robertson Patrick Holt Robert Cawdron (en) Roger Croucher (en) Keith McConnell (en) Inigo Jackson Peter Cranwell (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Walt Disney Bill Anderson (en) |
Konpainia ekoizlea | The Walt Disney Company |
Ekoizle eragilea | Hugh Attwooll (en) |
Edizioa | Peter Boita (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | George Bruns (en) |
Argazki-zuzendaria | Arthur Ibbetson |
Jantzi-diseinatzailea | Anthony Mendleson (en) |
Langileak | [[Peter Ellenshaw (en) ]] [[Peter Keen (en) ]] [[Ken Rawkins (en) ]] [[Gordon McCallum (en) ]] [[Walter Sheets (en) ]] |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Irlandako Errepublika |
movies.disney.com… | |
Argumentua
Irlanda, 1580ko hamarkadaren amaiera aldera. Donegalgo Hugh erregea hiltzean, bere ondorengoa den Hugh O'Donnell "Gorria" (Peter McEnery) irlandar printzearen tronura igotzen da, honela Elisabetarren eta Ingeles Inperioaren zapalkuntzatik askatasuna eta independentzia etorriko dela aipatzen duen irlandar iragarpena betetzen delarik. O'Donnell etxeko jaunek gertaera hau Irlandatik anglosaxoi inbasoreak indarrez kanporatzeko aukera gisa ikusiko dute, baina Hughek herrialdearen askatasuna ingelesekin modu egokian negoziatzeko asmoz aurretik uharte osoko klanen batasuna lortu behar dela konbentzituko ditu. Bien bitartean irlandar eta ingelesen arteko gudua gauzatu litekeenaren esamesak zabalduz doaz, eta O'Donnellek Irlandako klanen aliantza zabaldu asmoz Kathleen McSweeney (Susan Hampshire) ederra gorteiatuko du.
Aktoreak
- Peter McEnery: Hugh O'Donnell
- Susan Hampshire: Kathleen McSweeney
- Tom Adams: Henry O'Neill
- Gordon Jackson: Leeds kapitaina
- Norman Wooland: Sir John Perrott
- Richard Leech: Phelim O'Toole
- Peter Jeffrey: Sarjentua
- Marie Kean: Ama
- Bill Owen: Powell ofiziala
- Maurice Roëves: Martin
- Donal McCann: Sean O'Toole