The Far Country
The Far Country (euskaraz Herrialde Urruna) 1954ko Anthony Mann estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. James Stewart, Ruth Roman eta Walter Brennan aktoreek antzeztu zuten. Mannek eta Stewartek elkarrekin lan egin zuten laugarren western filma da.
The Far Country | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1954 |
Izenburua | The Far Country |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna |
Iraupena | 97 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Anthony Mann |
Gidoigilea(k) | Borden Chase (en) |
Antzezlea(k) | |
James Stewart Ruth Roman Walter Brennan Corinne Calvet (en) John McIntire Jay C. Flippen Harry Morgan Carl Harbaugh Steve Brodie Connie Gilchrist Royal Dano Jack Elam Kathleen Freeman Damian O'Flynn Robert J. Wilke Eddy Waller Chuck Roberson Frank Mills Guy Wilkerson Ethan Laidlaw Robert Foulk Robert Bice | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Aaron Rosenberg (en) Anthony Mann Borden Chase (en) James Stewart Ruth Roman Walter Brennan |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios |
Edizioa | Russell F. Schoengarth (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Milton Rosen (en) |
Argazki-zuzendaria | William H. Daniels |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kanada eta Seattle |
The Spoilers eta North to Alaska filmeekin batera Alaskan girotutako (ez filmatutakoa) western bakanenetakoa da.
Sinopsia
1896an Jeff Webster (James Stewart) cowboya Seattle hirira iritsi eta Alaskako Dawson herrira doan ontzian itsasoratuko da. Webster herrialdean barna azienda ekartzetik dator eta justizia atzetik segika du, berekin batera aziendaren zati batekin ihes egin nahi izan zuten bi cowboy hil izana leporatzen baidiote. Tatum (Walter Brennan) adiskidea eta aziendarekin batera ontzian sartzea lortuko dute. Behin jada Alaskan daudela, Webster eta Tatum bertan bizi den urrearen sukarrak erakarriko ditu, bai eta bertako Ronda Castle eta Renee Vallon emakumeek ere (Ruth Roman eta Corinne Calvet), era berean, Gannon (John McIntire) epailearengandik ezkutatu beharko dute, azken honek Webster justizian ipini arte ez baidu atsedenik hartuko.
Aktoreak
- James Stewart: Jeff Webster
- Ruth Roman: Ronda Castle
- Walter Brennan: Ben Tatum
- Corinne Calvet: Renee Vallon
- John McIntire: Gannon epailea
- Jay C. Flippen: Rube Morris marshalla
- Harry Morgan: Ketchum
- Steve Brodie: Ives
- Connie Gilchrist: Hominy
- Robert J. Wilke: Madden
- Chubby Johnson: Dusty
- Royal Dano: Luke
- Jack Elam: Newberry
- Kathleen Freeman: Grits
- Connie Van: Molasses
Iruditegia
- Jeff Webster (James Stewart).
- Ronda Castle (Ruth Roman) eta Jeff Webster (James Stewart).
- Rube Morris marshalla (Jay C. Flippen).
- Filmaketa taldeko kideak: Aaron Rosenberg (ekoizlea), James Stewart (aktore), Anthony Mann (zuzendaria) eta William H. Daniels (argazkilaria)
Kanpo estekak
- The Far Country filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)