The Eagle Has Landed
The Eagle Has Landed (euskaraz Arranoak lur hartu du) 1976ko John Sturges estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako gerra eta espioitza film bat da. 1975eko Jack Higgins ingeles idazlearen izenburu bereko eleberrian oinarritua dago. Michael Caine, Donald Sutherland, Robert Duvall, Jenny Agutter, Donald Pleasence, Anthony Quayle, Larry Hagman, Treat Williams, Judy Geeson, Jean Marsh eta Anthony Dawson aktoreek antzeztu zuten.
The Eagle Has Landed | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1976 |
Izenburua | The Eagle Has Landed |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | espioitza-filma, film dramatikoa, gerra-filma eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 135 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Eagle Has Landed (en) ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Sturges |
Gidoigilea(k) | Tom Mankiewicz Jack Higgins |
Antzezlea(k) | |
Michael Caine Donald Sutherland Robert Duvall Jenny Agutter Donald Pleasence Anthony Quayle Jean Marsh Judy Geeson (en) ![]() Sven-Bertil Taube Treat Williams Larry Hagman Joachim Hansen (en) ![]() Siegfried Rauch (en) ![]() John Standing Michael Byrne | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | David Niven, Jr. (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | ITC Entertainment (en) ![]() |
Edizioa | Anne V. Coates (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Lalo Schifrin |
Argazki-zuzendaria | Anthony B. Richmond |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra |
Argumentu nagusia | Bigarren Mundu Gerra |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentua
1943, Bigarren Mundu Gerra. Alemania Nazian agintari militarrek beren espioien bidez urte amaiera aldera Winston Churchill britainiar agintaria Norfolk konderriko bere etxaldean egongo dela jakin dutenean, hura bahitu eta Alemaniara eramateko egitasmo ausarta antolatu dute, Britainiar Gobernua Adolf Hitlerrekin negoziatzera derrigotzeko.
Heinrich Himmlerrek (Donald Pleasence) Max Radl kolonelari (Robert Duvall) ekintzaren xehetasun guztiak antolatzeko ardura eman dio. Radl kolonelak Steiner alemaniar militarra erreklutatu du (Michael Caine), aurrez matxinatzeagatik espetxeratua eta heriotza zigorra noiz ezarriko zaion zain dagoen soldadua, ekintzan parte hartzearen truk bizitza salbatuko duela aginduz. Liam Devlin (Donald Sutherland) IRAko kidea ere ekintza hartarako hartu dute, britainiarrak biziki gorrotatzen ditu eta.
Steiner eta taldekideak hegazkinez garraiatu dituzte eta paratxutez eta poloniar militarren jantziez Ingalaterrako Norfolk konderriko Studley udalerrira jauzi eta lur hartu dute. Herritarrek maniobretan ikustean, poloniar aliatuak direla uste dute. Bestalde, alemaniarren aldeko ezkutuko ingeles espioien laguntza ere dute, tartean Joanna Grey (Jean Marsh) ingeles etxekoandearena; gainera Aita Verecker (John Standing) herriko apaizaren gogokoak izatea ere lortu dute. Biitartea,n Churchillen etorreraren zain daude.
Baina erreka batean dabiltzala, haiei begira dagoen neskato bat uretara erori da: itotzear dagoela, soldadu batek salbatu du, baina nahigabean alemaniar uniformearen zati bat ikusgai jarri zaio. Horrek benetako nortasuna herritarrei agertu die.
Steiner kolonelak, ekintzak arrakasta izan dezan, herritar guztiak bahitu eta elizan giltzaperatzea beste irtenbiderik ez du. Dena ikusi duen herriko neska gazte bat Grey andrearen etxera joan da, alemaniarrek herria bereganatu dutela esatera, hura alemaniar espioia dela jakin gabe. Hortaz Grey neska tiroz hiltzen saiatu da, baina neskak ihes egin eta herritik hurbil dagoen estatubatuar unitate militar baten kanpalekuraino iritsi eta arazoaren berri eman die.
Horrenbestez, eskarmenturik gabeko Pitts kapitainak (Larry Hagman) bere goi agintariei deus ere informatu gabe eta bera buru dela estatubatuar militar talde batekin herrira bertaratu da, alemaniarrak aisa menperatuko dituelakoan: estatubatuarrek horretan saiatzean, alemaniarrak tiroka hasi eta estatubatuar asko hil eta zauritu dituzte.
Aktoreak
- Michael Caine: Kurt Steiner teniente kolonela
- Donald Sutherland: Liam Devlin
- Robert Duvall: Max Radl kolonela
- Tim Barlow: George Wilde
- Jenny Agutter: Molly Prior
- Donald Pleasence: Heinrich Himmler
- Anthony Quayle: Wilhelm Canaris almirantea
- Jean Marsh: Joanna Grey
- Sven-Bertil Taube: Von Neustadt kapitaina
- John Standing: Aita Verecker
- Judy Geeson: Pamela Verecker
- Michael Byrne: Karl
- Treat Williams: Clark kapitaina
- Larry Hagman: Pitts kolonela
- Wolf Kahler (krediturik gabe): Hauptsturmführer Fleischer
Kanpo estekak
- The Eagle Has Landed filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)