The Delta Force (filma)
The Delta Force (euskaraz Delta Indarra) 1986ko Menahem Golan israeldar-estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoilariak zuzendu, ekoitzi eta idatzitako ekintza film bat da. Chuck Norris, Lee Marvin, Martin Balsam, Joey Bishop, Robert Vaughn, Steve James, Robert Forster, Shelley Winters eta George Kennedy aktoreek antzeztu zuten, gainera, nahiz eta kredituetan ez agertu, Liam Neeson aktoreak ere agerpen bat burutu zuen. Izena Delta Force eliteko estatubatuar eraso talde bereziari zor dio.
The Delta Force (filma) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1986 |
Izenburua | The Delta Force |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma eta thrillerra |
Iraupena | 125 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Delta Force (en) ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Menahem Golan |
Gidoigilea(k) | Menahem Golan |
Antzezlea(k) | |
Chuck Norris (Scott McCoy (en) ![]() Lee Marvin Martin Balsam Joey Bishop Kim Delaney Robert Forster Lainie Kazan George Kennedy Hanna Schygulla Susan Strasberg Bo Svenson Robert Vaughn Shelley Winters William Wallace Steve James (en) ![]() Assi Dayan Charles Grant, 1st Baron Glenelg (en) ![]() Steve James Liam Neeson (Delta Force team member (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Yoram Globus William Hanna Joseph Barbera |
Konpainia ekoizlea | Hanna-Barbera |
Edizioa | Alain Jakubowicz (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Luciano Spadoni (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alan Silvestri |
Argazki-zuzendaria | David Gurfinkel |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Aljeria |
Argumentu nagusia | Hegazkintza eta terrorismoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Izandako arrakastari esker, beste bi jarraipen izan zituen: Delta Force 2: The Colombian Connection (1986, "Delta Force 2: Kolonbiar Lotura") eta Delta Force 3: The Killing Game (1991, "Delta Force: Joko Hilgarria").
Argumentua
"Mundu Berriaren Iraultza" deritzon libandar talde armatu batek New York hiria helmuga duen eta estatubatuar bidaiariak daramatzan American Travelways airelineako Boeing 707 hegazkin bat bahitu eta Beirut hirian lurrartzera derrigortu du. Behin lurrartuta, eliteko estatubatuar soldaduez osatutako Delta Force taldeko kideek bahitutako bidaiariak bizirik askatzeko ardura jasoko dute.
Aktoreak
Delta Force
- Chuck Norris: Scott McCoy maiorra
- Lee Marvin: Nick Alexander kolonela
- Robert Vaughn: Woodbridge jenerala
- Steve James: Bobby
- William Wallace: Pete Peterson
- Jerry Weinstock: Jack doktorea
Libandar bahitzaileak
- Robert Forster: Abdul Rafai
- David Menachem: Mustafa
- Avi Loziah: Jaffer
- Uri Gavriel: Jamil
- Adib Jahschan: Salim
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)