The Defiant Ones
The Defiant Ones (euskaraz: Desafiatzaileak) 1958ko akzio eta drama filma da, Stanley Kramer estatubatuar zinemagileak zuzendu eta ekoitzi zuena. Sidney Poitier eta Tony Curtis izan ziren aktore nagusiak.
The Defiant Ones | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1958 |
Izenburua | The Defiant Ones |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Buddy filma, film dramatikoa, krimenezko filma, thrillerra eta ekintza-filma |
Iraupena | 96 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Stanley Kramer Paul Helmick (en) |
Gidoigilea(k) | Nedrick Young Harold Jacob Smith |
Antzezlea(k) | |
Tony Curtis Sidney Poitier Theodore Bikel Cara Williams Charles McGraw Lon Chaney Jr. Claude Akins Lawrence Dobkin (en) Whit Bissell Carl Switzer Nedrick Young King Donovan Ned Glass Herman Hack Carroll O'Connor (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Stanley Kramer |
Konpainia ekoizlea | Stanley Kramer Productions (en) Curtleigh Productions (en) |
Edizioa | Frederic Knudtson (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Rudolph Sternad (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ernest Gold |
Argazki-zuzendaria | Sam Leavitt |
Historia | |
Jasotako sariak | Film onenaren Urrezko Globo Saria - Drama United Nations Awards (en) Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 31. Oscar Sariak Academy Award for Best Cinematography, Black-and-White (en) 31. Oscar Sariak |
Nominazioak | Golden Globe Award for Best Supporting Actress – Motion Picture (en) Zuzendari onenaren Urrezko Globo Saria Golden Globe Award for Best Actor – Motion Picture Drama (en) BAFTA Award for Best Film (en) Directors Guild of America Award for Outstanding Directing – Feature Film (en) Golden Globe for Best Film Promoting International Understanding (en) Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 31. Oscar Sariak Cara Williams Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 31. Oscar Sariak Sidney Poitier Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 31. Oscar Sariak Theodore Bikel Film onenaren Oscar Saria 31. Oscar Sariak Stanley Kramer Muntatze onenaren Oscar Saria 31. Oscar Sariak Frederic Knudtson (en) Academy Award for Best Cinematography, Black-and-White (en) 31. Oscar Sariak Sam Leavitt Zuzendari onenaren Oscar Saria 31. Oscar Sariak Stanley Kramer Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 31. Oscar Sariak Tony Curtis Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 31. Oscar Sariak Nedrick Young, Harold Jacob Smith |
Oscar sarietarako 9 izendapen jaso zituen, eta argazkigintza onenarena (Sam Leavitt) eta jatorrizko gidoi onenarena (Nathan E. Douglas eta Harold Jacob Smith) irabazi zituen. Poitierrek Aktore onenaren zilarrezko hartza irabazi zuen Berlingo Zinemaldian .
Argumentua
Estatu Batuetako Hegoaldea, gau batez espetxe presoak garraiatzen dituen kamioi batek istripua izan eta Noah Cillen (Sidney Poitier) eta John "Joker" Jackson (Tony Curtis) presoek ihes egingo dute. Ihesaldian odisea bat biziko dute, elkarri katez lotuak daudenez batera ihes egitera derrigortuak baitaude. Biek gauza berbera nahi dute, askatasuna, baina berehala arraza ezberdintasunak sortutako tentsioak elkarren aurka egitera bultzaraziko ditu.
Aktoreak
- Sidney Poitier: Noah Cullen
- Tony Curtis: John “Joker” Jackson
- Theodore Bikel: Max Muller sheriffa
- Charles McGraw: Frank Gibbons kapitaina
- Lon Chaney Jr.: Sam Handi
- King Donovan: Solly
- Claude Akins: Mack
- Lawrence Dobkin: Argitaratzailea
- Whit Bissell:Lou Gans
- Carl "Alfalfa" Switzer: Angus
- Kevin Coughlin: Billy
- Cara Williams: Billyren ama
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)