The Deadly Companions
The Deadly Companions (euskaraz Konpainia Hilkorra), 1961eko Sam Peckinpah estatubatuar zinema zuzendariaren western film bat da. A. S. Fleischman idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Maureen O'Hara, Brian Keith, Steve Cochran eta Chill Wills aktoreek antzeztu zuten.
The Deadly Companions | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1961 |
Izenburua | The Deadly Companions |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna |
Iraupena | 93 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sam Peckinpah |
Gidoigilea(k) | Marion Parsonnet (en) ![]() Sid Fleischman (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Charles B. Fitzsimons |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Marlin Skiles (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | William H. Clothier |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Arizona |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentua
Yellowleg (Brian Keith) Batasuneko serjentu ohiak Turk (Chill Wills) Konfederazioko iheslaria eta Billy Keplinger (Steve Cochran) pistolariabanku lapurreta bat antolatzeko konbentzituko ditu. Lapurretan zehar, beste lapur talde bat agertu eta bi taldeen arteko tiroketa jazoko da. Tiroketa izugarri honen ondorioz tartean zegoen bederatzi urteko mutiko bat hilik suertatuko da. Mutikoaren heriotzak atsekabeturik, mutikoaren hil berriaren Kit Tilden (Maureen O'Hara) ama alarguna eta semetxoaren gorpua Siringora eskoltatuko dituzte, Kitek mutikoaren gorpua aitaren hilobiaren alboan lurperatu nahi baitu, Siringo apatxeen lurraldean dagoen urruneko herria da.
Aktoreak
- Maureen O'Hara: Kit Tilden
- Brian Keith: Yellowleg
- Steve Cochran: Billy Keplinger
- Chill Wills: Turk
- Strother Martin: Parson
- Will Wright: Acton doktorea
- Jim O'Hara: Cal, General Store
- Peter O'Crotty: Hila Cityko alkatea
- Billy Vaughan: Mead Tildon Jr.
- Big John Hamilton: Apustularia (krediturik gabe)