The Day of the Jackal (filma)
The Day of the Jackal 1973ko Fred Zinnemann austriar-estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako espioitza eta ekintza film bat da. 1971ko Frederick Forsyth idazlearen The Day of the Jackal eleberrian oinarritua dago. Edward Fox eta Michel Lonsdale aktoreek antzeztu zuten.
The Day of the Jackal (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1973 |
Izenburua | The Day of the Jackal |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia eta Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | eleberri batean oinarritutako filma, film dramatikoa eta political thriller film (en) |
Iraupena | 145 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Day of the Jackal (en) |
Grabazio lekua(k) | Pinewood Studios (en) , Tourtour, Eliseo Zelaien hiribidea, Great Russell Street, Archives nationales (en) , British Museum, Paris-Austerlitz geltokia, Entrevaux, Negresco hotela, Imperia, rue du Faubourg-Saint-Honoré (en) , Scotland Yard Berria, Somerset House, St. James's Park, Strand (en) , Gare de Tulle (en) , Ventimiglia, Veynes, Victoria Embankment (en) eta Kosta Urdina |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Fred Zinnemann |
Gidoigilea(k) | Kenneth Ross (en) |
Antzezlea(k) | |
Edward Fox (Jackal (en) ) Michael Lonsdale Michel Auclair Derek George Jacobi Jean Martin Olga Georges-Picot Delphine Seyrig Andréa Ferréol (en) Cyril Cusack Eric Porter Donald Sinden Ronald Pickup Anton Rodgers (en) Jean Sorel (en) Adrien Cayla-Legrand (en) Alan Badel Albert Augier (en) André Penvern (en) Bernard Archard Bernard Musson Colette Bergé (en) David Swift Denis Carey (en) Edmond Bernard (en) Edward Hardwicke Féodor Atkine François Valorbe (en) Gérard Buhr Gilberte Géniat (en) Howard Vernon (en) Jacques Alric (en) Jacques François Jacques Hilling Jean Michaud (en) Liliane Rovère Madeleine Barbulée (en) Madeleine Damien (en) Maurice Denham (en) Maurice Teynac (en) Michel Subor (en) Mike Marshall Nicolas Vogel Nicole Desailly (en) Philippe Léotard Raoul Curet (en) Raymond Gérôme (en) Robert Favart (en) Robert Le Béal Roger Lumont Terence Alexander Timothy West Tony Britton Van Doude (en) Vernon Dobtcheff Yvonne Dany (en) Jean Champion Pierre Risch (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | John and James Woolf |
Konpainia ekoizlea | Warwick Films (en) |
Edizioa | Ralph Kemplen |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Georges Delerue |
Argazki-zuzendaria | Jean Tournier (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Paris |
Argumentu nagusia | delinkuentzia antolatua |
Historia | |
Nominazioak | |
Muntatze onenaren Oscar Sariaren (Ralph Kepler) izendapena jaso eta Muntatze onenaren BARATA Saria (Ralph Kepler) irabazi zuen.
1997an The Jackal izeneko berregokitzapena izan zuen, Richard Gere, Bruce Willis, Sidney Poitier eta Jack Black aktoreek antzeztua, baina Frederick Forsyth idazleak bere eleberriarekin loturarik zuenik ukatu eta Fred Zinnemann zuzendaria film hark bere filmaren izenburu berdina izan ez zezan ekoiztetxearekin borrokatu zen.
Argumentua
1963. urtea, OAS erakunde armatuak, Txakala (Edward Fox), inork bere benetazko nortasuna ezagutzen ez duen soldatapeko hiltzaileak prestigiotsua kontratatu berri du, misio arriskutsu bat burutu dezan: Frantziako Errepublikako lehendakaria hiltzea, alegia, Charles de Gaulle jenerala (Adrien Cayla-Legrand). OASeko kide izateagatik exekutatua izan zen paratxutista baten neskalagunak Txakalari lehendakariaren mugimenduei buruzko informazioa pasatzeko ardura izango du, hark De Gaullen segurtasun zerbitzuko kide batekin duen harremanari esker.
Aktoreak
- Edward Fox: Txakala
- Michel Lonsdale: Claude Lebel komisionatua
- Terence Alexander: Lloyd
- Michel Auclair: Rolland kolonela
- Alan Badel: Ministroa
- Tony Britton: Thomas inspektorea
- Denis Carey: Casson
- Adrien Cayla-Legrand: Charles de Gaulle presidentea
- Cyril Cusack: Armagilea
- Maurice Denham: Colbert jenerala
- Vernon Dobtcheff: Galdekatzailea
- Jacques François: Pascal
- Olga Georges-Picot: Denise
- Raymond Gérôme: Flavigny
- Barrie Ingham: St. Clair
- Derek Jacobi: Caron
- Jean Martin: Wolenski
- Ronald Pickup: Iruzurgilea
- Eric Porter: Rodin kolonela
- Anton Rodgers: Jules Bernard
- Delphine Seyrig: Colette de Montpellier
- Donald Sinden: Mallinson
- Jean Sorel: Jean Bastien-Thiry
- David Swift: Montclair
- Timothy West: Berthier komisionatua
- Philippe Léotard: Jendarmea
Ikus gainera
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)