The City and the Stars

The City and the Stars (euskaraz Hiria eta Izarrak), 1956ko Arthur C. Clarke britainiar idazlearen zientzia fikziozko eleberri bat da.

The City and the Stars
Datuak
IdazleaArthur C. Clarke
Argitaratze-data1956ko ekaina
Generoazientzia-fikzioa eta Dying Earth (en) Itzuli
Jatorrizko izenburuaThe City and the Stars
HerrialdeaErresuma Batua
ISBN978-0-15-118023-3
OCLC500252499

Argumentua

Etorkizun urrun batean, Diaspar hiria Lurreko gizateriaren azken kideen bizilekua bilakatu da. Bere jatorrizko planetaraino galaxia guztia bereganatu zuten estraluarta espaziontzi inbasiotzaileek jazartuta, beren Inperio Galaktikoa abandonatu zuten. Ordutik, eta milioika urteetan zehar, Diasparrek beren biztanleak gizarte perfektu batean mantendu izan ditu. Bere behin-betiko zirkuituei esker, hiriak bere elementu guztiak mantentzen ditu, hiritarrak barne, hauek Sorkuntza Aretoan jada helduak direla agertzen dira, mende luzeetako bizitza zoriontsuak bizi dituzte, eta azkenean Memoria Bankuetara itzuli, bertan milaka urtetara jazoko den berpizkundearen zain egonez.

Baina Disparren aurrez hiriaren memorian gorderik ez dagoen informazioa duen hiritar bakarren bat jaiotzea oso ezohikoa da. Inork ez daki zergatik agertzen diren, ez eta zein den beren funtzioa Diasparreko mekanismo sofistikatuan ere.

Alvin bakar hauetako bat da, eta gisa honetan ez du oroitarazteko aurreko bizitzarik. Horregatik ez zaio Diasparreko itxurazko antolakuntza perfektua zalantzan jartzea zail egiten, eta bereziki beren biztanleak bertatik ateratzeko gai ez izatea eragiten dituen muga emozionalak. Nahiz eta erosotasunez inguratua egon, Alvin ez dago asebetea. Baina laister bere helburua topatuko du: Diaspar utzi, kanpoaldea dioten bezain latza ote den frogatu, eta Lurraren gain dauden azken gizakiak ote diren topatu.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.