The Children's Hour
The Children's Hour William Wylerrek 1961ean zuzendutako filma da, Lillian Hellmanen izen bereko lanean oinarrituta. Antzezle nagusiak Audrey Hepburn, Shirley MacLaine, eta James Garner izan ziren. 1936an, Wylerrek berak antzezlan beraren egokitzapena zuzendu zuen, orduko hartan These Three izenburupean.
The Children's Hour | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1961 |
Izenburua | The Children's Hour |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta LGBTeei buruzko filma |
Iraupena | 107 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Children's Hour (en) These Three (en) |
Grabazio lekua(k) | Los Angeles |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | William Wyler |
Gidoigilea(k) | John Michael Hayes (en) Lillian Hellman |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | William Wyler |
Konpainia ekoizlea | United Artists |
Edizioa | Robert Swink |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alex North |
Argazki-zuzendaria | Franz Planer (en) |
Jantzi-diseinatzailea | Dorothy Jeakins |
Historia | |
Nominazioak | Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 34. Oscar Sariak Fay Bainter Academy Award for Best Art Direction, Black and White (en) 34. Oscar Sariak Fernando Carrere (en) , Edward G. Boyle (en) Academy Award for Best Costume Design, Black-and-White (en) 34. Oscar Sariak Dorothy Jeakins Academy Award for Best Cinematography, Black-and-White (en) 34. Oscar Sariak Franz Planer (en) Soinu onenaren Oscar Saria 34. Oscar Sariak Gordon E. Sawyer (en) |
Argumentua
Karen eta Martha lagunek neskentzako 'Dobie-Wright' eskola pribatua zuzentzen dute. Karen Joe Cardin doktorearekin ezkontzekoa da, baina Marthak, eskolaren buruan bakarrik ez egotearren, ezkontza atzeratzeko eskatzen dio. Ikasle gorrotagarri eta mendekati batek, jaso duen zigor bategatik mespretxatua, kasualitatez entzundako ohar bat amonaren aurrean desitxuratzen du, bi irakasleak maitaleak direla leporatzeko. Zurrumurru zitala azkar zabaltzen da gurasoen eta tutoreen artean, eta eskola berehala ikaslerik gabe geratzen da. Laster, Karen eta Martha kalumniaren berri izango dute. Egia jakiten denerako, irakasleek eskola itxiko dute, difamazioagatiko epaiketa galduko dute eta ezkontza-proiektuak porrot egingo du. Azkenik, Marthak bere buruaz beste egingo du; ikaslearen baieztapenak faltsuak izanagatik, Martharen Karenekiko maitasunezko sentimenduak benetakoak ziren.
Aktoreak
- Audrey Hepburn: Karen Wright
- Shirley MacLaine: Martha Dobie
- James Garner: Joseph "Joe" Cardin doktorea
- Miriam Hopkins:Lily Mortar.
- Fay Bainter: Amelia Tilford
- Karen Balkin: Mary Tilford
- Mimi Gibson: Evelyn
- William Mims: Burton jauna
- Sally Brophy: Wells anderea
- Hope Summers: Agatha
Oscar Sarietarako izendapenak
Oscar Sarietarako bost izendapen jaso zituen.
- Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Fay Bainter)
- Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Franz Planer)
- Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Dorothy Jeakins)
- Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Fernando Carrere eta Edward G. Boyle)
- Soinu onenaren Oscar Saria (Gordon E. Sawyer)