The Castle of Otranto

The Castle of Otranto Horace Walpolek 1764an idatzitako ingelesezko eleberria da. Kritikari askoren uztez liburu honek beldurrezko eleberri gotikoa hasten du. Literatura mota hori oso irakurria izan zen XVIII. mende amaieran eta XIX. mendean, besteak beste Charles Maturin, Ann Radcliffe, Bram Stoker, Edgar Allan Poe eta Daphne du Maurier idazleekin.

The Castle of Otranto
Lehenengo edizioa.
Datuak
IdazleaHorace Walpole (1764)
Argitaratze-data1764 eta 1765
GeneroaEleberri gotikoa
Jatorrizko izenburuaThe Castle of Otranto
Herrialdea Erresuma Batua
Orrialdeak285
Euskaraz
IzenburuaOtrantoko gaztelua

Lehenengo edizioaren fikzioa

1764an agertu zen lehenengo edizioak izenburu hau zuen: es The Castle of Otranto, A Story. Translated by William Marshal, Gent. From the Original Italian of Onuphrio Muralto, Canon of the Church of St. Nicholas at Otranto. Liburua 1529 an Napolin argitaratutako itzulpena bezala azaldu zen. Esaten zen arabera liburua liburutegi batean berraurkitu zen. Bigarren edizioan, ordea, Walpole egilea zela onartu zen.

Argumentoa

Historia Italian girotuta dago, Goi Erdi Aroan. Otrantoko gazteluaren jabea Gurutzadetan hil omen da eta haren ondasuna Manfredek usurpatu du. Baina gazteluak madarikazio batek jota dago. Manfreden semeak ezkondu egiten da baina ondoren hil egiten da. Bide horretatik abiatuta argumentoa korapilatu egiten du, beti misterioaren eta ekintzaren hobetsiz.

Benetako Otrantoko gaztelua.

Personai nagusiak

  • Teodoro, nekazari gaztea, ausarta, gazteluaren benetako oinordekoa.
  • Jerónimo, gazteluaren monasterioan bizi zen prailea. Manfredoren aholkularia eta Teodoren aita.
  • Manfredo, Otrantoko printzea, gazteluaren jauna.
  • Matilda, Manfredoren alaba, hemezortzi urteko neska ederra.
  • Conrado, seme nagusia eta Manfreden gogokoena.
  • Hippolita, Manfredoren emaztea, Matilda eta Conradoren ama.
  • Isabella, Vicenzako Markesaren alaba, gurasoek adostutako Conradoren emaztegaia.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.