The Castle of Fu Manchu
The Castle of Fu Manchu (euskaraz Fu Manchuren Gaztelua), 1969ko Jesús Franco espainiarrak zuzendutako thriller film bat da. Sax Rohmer ingeles idazleak sortutako Fu Manchu pertsonaian oinarritua dago. Christopher Lee, Richard Greene, Howard Marion-Crawford, Günther Stoll, Rosalba Neri, Maria Perschy eta José Manuel Martín aktoreek antzeztu zuten.
The Castle of Fu Manchu | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1969 | |||
Izenburua | The Castle of Fu Manchu | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua, Alemania, Italia eta Espainia | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | abenturazko filma, krimenezko filma, zientzia-fikziozko filma, beldurrezko zinema eta film dramatikoa | |||
Iraupena | 92 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Grabazio lekua(k) | Bartzelona | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Jesús Franco | |||
Gidoigilea(k) | Harry Alan Towers (en) | |||
Antzezlea(k) | ||||
Christopher Lee (Fu Manchu) Maria Perschy Tsai Chin (Lin Tang (en) ) Rosalba Neri Jesús Franco Howard Marion-Crawford (en) Günther Stoll (en) José Manuel Martín Werner Abrolat (en) Herbert Fux Burt Kwouk Robert Rietti (en) Gustavo Re (en) Richard Greene (en) (Denis Nayland Smith (en) ) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Harry Alan Towers (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Gert Wilden (en) | |||
Argazki-zuzendaria | Manuel Merino Rodríguez (en) | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Istanbul | |||
kronologia | ||||
|
The Face of Fu Manchu (1962), The Brides of Fu Manchu (1966), The Vengeance of Fu Manchu (1967) eta The Blood of Fu Manchu (1968) aurrekariak dauzka.
Argumentua
Fu Manchu (Christopher Lee) ura izotz bilaka dezaken makina arriskutsu bat garatzen ari da. Heracles irakaslearen (Gustavo Re) laguntzaz Fu Manchuk bere jostailu berriarekin mundua mehatxupean du, hortaz, Nayland Smith (Richard Greene) eta bere laguntzaile leiala den Petrie doktoreak (Howard Marion-Crawford) haren arrastoa jarraitzeko Londresera itzuliko dira. Heracles doktoreak gaixotasun larria du eta bihotz txertatzea beharrezkoa. Bitartean, Naylan Smith eta Petrie doktorea Istanbulera bidaiatuko dute, bertan Fu Manchu gaztelu baten jabe egin eta Bosforoa menperatzen du. Baina handik odol eta gorrotozko aztarna lagaz ihes egitea lortuko du, horrek Naylan Smithek opio trafikatzaile ezagun bat bere aliatu bilakatzea ahalbideratuko du. Bien artean mundua menperatzeaz obsesionaturik dagoen Fu Manchu eroaren helburua geldiarazten saiatuko dira.
Aktoreak
- Christopher Lee: Fu Manchu
- Richard Greene: Nayland Smith
- Howard Marion-Crawford: Petrie doktorea
- Günther Stoll: Curt Kessler doktorea
- Rosalba Neri: Lisa
- Maria Perschy: Ingrid Cox doktorea
- José Manuel Martín: Omar Pasha
- Werner Aprelat: Melnik
- Tsai Chin: Lin Tang
- Gustavo Re: Heracles doktorea
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)