The Caine Mutiny (filma)
The Caine Mutiny (euskaraz Caineko Matxinada) 1954ko Edward Dmytryk kanadar zinema zuzendariaren gerra film bat da. Herman Wouk idazlearen The Caine Mutiny eleberrian oinarritua dago. Bertan, Humphrey Bogart, José Ferrer, Van Johnson eta Fred MacMurray aktoreek antzeztu zuten.
The Caine Mutiny (filma) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1954 |
Izenburua | The Caine Mutiny |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | gerra-filma, epaiketa filma, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 124 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Caine Mutiny (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Edward Dmytryk |
Gidoigilea(k) | Michael Blankfort Stanley Roberts (en) ![]() Herman Wouk |
Antzezlea(k) | |
Humphrey Bogart José Ferrer Fred MacMurray Van Johnson Tom Tully (en) ![]() E. G. Marshall Robert Francis Lee Marvin Whit Bissell May Wynn Arthur Franz Barry Norton Claude Akins James Edwards Jerry Paris Steve Brodie Warner Anderson Katherine Warren Herbert Anderson (en) ![]() Dayton Lummis | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Stanley Kramer |
Konpainia ekoizlea | Columbia Pictures |
Edizioa | Henry Batista |
Ekoizpen-diseinatzailea | Cary Odell (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Max Steiner |
Argazki-zuzendaria | Franz Planer (en) ![]() |
Jantzi-diseinatzailea | Jean Louis |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ozeano Barea |
Argumentu nagusia | Bigarren Mundu Gerra |
Historia | |
Nominazioak | Film onenaren Oscar Saria 27. Oscar Sariak Stanley Kramer Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 27. Oscar Sariak Stanley Roberts (en) ![]() Academy Award for Best Original Dramatic or Comedy Score (en) ![]() 27. Oscar Sariak Max Steiner Muntatze onenaren Oscar Saria 27. Oscar Sariak William Lyon (en) ![]() Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 27. Oscar Sariak Tom Tully (en) ![]() Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 27. Oscar Sariak Humphrey Bogart Soinu onenaren Oscar Saria 27. Oscar Sariak John P. Livadary (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentua
Bigarren Mundu Gerran zehar Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadako USS Caine dragaminaontziko eskifaiak Queeg (Humphrey Bogart) kapitain berriari ongietorria eman dio. Eskifaia aurreko kapitainaren izaera eta aginduei ohitua dagoenez, nahiko modu patxadatxuan lan egin ohi du. Halere, kapitain berriak ontzian diziplina zorrotza ezartzeko erabakia hartu du. Baina eskifaiako hainbat gizonek kapitain berriaren osasun mentala gaizki ote dagoen susmatzen hasiko dira, gerran zehar neurotikoa eta zalantzakorra agertzen baita, gainera tifoi baten erdian kapitainak histeria-krisi bat jasatean hainbat gizonek heuren bizitza nahiz ontziaren segurtasunarengatik beldur izan dira. Hortaz, zenbait ofizialak matxinatu eta kapitain berri bat izendatzea erabakiko dute.
Aktoreak
- Humphrey Bogart:Philip Francis Queeg teniente kapitaina.
- José Ferrer: Barney Greenwald tenientea.
- Van Johnson: Steve Maryk tenientea.
- Fred MacMurray: Tom Keefer tenientea.
- Robert Francis: Willis Seward "Willie" Keith tenienteordea.
- May Wynn: May Wynn.
- Tom Tully: William H. DeVriess teniente kapitaina (aurreko kapitaina).
- E. G. Marshall: (John) Challee teniente kapitaina, abokatu akusatzailea.
- Arthur Franz: H. Paynter Jr. tenientea.
- Lee Marvin: "Meatball" (Dlugatch).
- Warner Anderson: Blakely kapitaina, epaiategi militarreko presidentea.
- Claude Akins: "Horrible" (Everett Black).
- Katherine Warren: Keith andrea, Keith tenienteordearen ama.
- Jerry Paris: Barney Harding tenienteordea.
- Whit Bissell: Dickson, ointziko psikiatra.
- Kenneth MacDonald: epaitegi militarreko kidea (krediturik gabe).
- James Best: Jorgensen tenientea (krediturik gabe)
Sariak
Filmak zazpi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen:
- Filma onena 1954
- Gidoi onena 1954
- Aktore onena 1954
- Bigarren aktore onena 1954
- Muntaketa onena 1954
- Musika onena 1954
- Soinu onena 1954
Kanpo estekak
- The Caine Mutiny filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)