The Butcher Boy (1997ko filma)
The Butcher Boy (euskaraz Mutil Sarraskigilea), 1997ko Neil Jordan irlandar zinema zuzendariak zuzendutako tragikomedia film bat da. Patrick McCabe irlandar idazlearen 1992ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Stephen Rea, Fiona Shaw eta Eamonn Owens aktoreek antzeztu zuten.
The Butcher Boy (1997ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1997 |
Izenburua | The Butcher Boy |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Irlandako Errepublika |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | black comedy film (en) ![]() |
Iraupena | 110 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Butcher Boy (en) ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Neil Jordan |
Gidoigilea(k) | Neil Jordan Patrick McCabe (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Stephen Rea Ardal O'Hanlon (en) ![]() Brendan Gleeson Fiona Shaw Milo O'Shea Sinéad O'Connor Seán McGinley Aisling O'Sullivan (en) ![]() John Kavanagh Ian Hart Dermot Healy (en) ![]() Gerard McSorley Tony Rohr (en) ![]() Stuart Graham (en) ![]() Pat McGrath (en) ![]() Eamonn Owens (en) ![]() Alan Boyle (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Redmond Morris, 4th Baron Killanin (en) ![]() Stephen Woolley |
Konpainia ekoizlea | The Butcher Boy Film Production (en) ![]() |
Edizioa | Tony Lawson (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Anthony D. G. Pratt (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Elliot Goldenthal |
Argazki-zuzendaria | Adrian Biddle |
Jantzi-diseinatzailea | Sandy Powell |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Irlandako Errepublika |
Argumentu nagusia | familia disfuntzionala, coping (en) ![]() ![]() ![]() |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review: Top Ten Films (en) ![]() Europako argazki zuzendari onenaren Saria 11th European Film Awards (en) ![]() |
Nominazioak | Europako film onenaren Saria 11th European Film Awards (en) ![]() Neil Jordan, The Butcher Boy Film Production (en) ![]() Europako argazki zuzendari onenaren Saria 11th European Film Awards (en) ![]() Adrian Biddle |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentua
1960ko hamarkadaren hasiera, Irlandako Clones udalerria. Francie Brady (Eamonn Owens) irudimen handiko 12 urteko mutikoa da, baina bere etxeko giro kaxkarra eta gurasoek bere griña eta amets guztiak zapuzten dituzte. Inguratzen duen giro ilunari aurka eginez, eta aita alkoholiko (Stephen Rea) eta depresiodun ama (Aisling O'Sullivan) batekin batera bizi dela, Francis etsi-etsian bere eguneroko bizimodua ahazteko babesleku bat topatzen saiatuko da.
Aktoreak
- Eamonn Owens: Francie Brady
- Stephen Rea: Benny Brady (Aitatxo) / Francie heldua (krediturik gabe)
- Fiona Shaw: Nugent andrea
- Andrew Fullerton: Phillip Nugent
- Aisling O'Sullivan: Annie Brady (Amatxo)
- Alan Boyle: Joe Purcell
- Seán McGinley: Sarjentua
- Ian Hart: Osaba Alo
- Brendan Gleeson: Aita Bubbles
- Milo O'Shea: Aita Sullivan
- Sinéad O'Connor: Ama Birjina / Colleen
- Gina Moxley: Mary
- John Kavanagh: Boyd doktorea
- Niall Buggy: Aita Dom
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.