The Brothers McMullen
The Brothers McMullen (euskaraz McMullen Anaiak) 1995ko Edward Burns estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile, ekoizle eta aktorearen komedia-drama filma bat da.
The Brothers McMullen | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1995 |
Izenburua | The Brothers McMullen |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa eta film dramatikoa |
Iraupena | 94 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Edward Burns |
Gidoigilea(k) | Edward Burns |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Edward Burns |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Séamus Egan (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Historia | |
Jasotako sariak | Sundance Film Festival U.S. Dramatic Grand Jury Prize Award (en) Q3405870 1995 Deauville American Film Festival (en) |
1995ko urtarrilean Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen, Epaimahaiaren Saria irabaziz.
Argumentua
1990eko hamarkadaren lehen erdialdea, New York hiriko Long Island uhartea. McMullen anaiak aita hil berria eta ama oraindik bizirik duten irlandar jatorrizko familia bateko senideak dira. Bakoitzak zeharo egoera ezberdina du: bata ezkondua eta bizimodu zorionekoa daramaki, beste emaztegaia maite ez duela ezkontzekotan da eta hirugarrena edozein harreman serio izateari izua dio. Gainera ia 35 urtez aitarekin ezkondua egon den ama hartaz maitemindua ez zegoela harriduraz jabetu eta gaztaroan maite zuen gizonarekin bizitza berri bati ekitera Irlanda jaioterrira itzuli behar dela jakingo dute.
Komedia-drama gazi-gozo honek hiru anai hauen maitasun abenturak eta familia harremanak kontatzen ditu.
Aktoreak
- Edward Burns: Barry/Finbar McMullen
- Mike McGlone: Patrick McMullen
- Jack Mulcahy: Jack McMullen
- Connie Britton: Molly McMullen
- Shari Albert: Susan
- Maxine Bahns: Audry
- Elizabeth McKay: Ann
- Jennifer Jostyn: Leslie