The Blob
The Blob (euskaraz Txaplata), 1958ko Irvin Yeaworth alemaniar-estatubatuarrak zuzendutako zientzia-fikzio eta beldurrezko film bat da. Steve McQueen, Aneta Corsaut, Earl Rowe eta Olin Howland aktoreek antzeztu zuten.
The Blob | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1958 |
Izenburua | The Blob |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, zientzia-fikziozko filma eta monster film (en) ![]() |
Iraupena | 82 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | The Blob (en) ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Irvin Yeaworth (en) ![]() |
Gidoigilea(k) | Kay Linaker |
Antzezlea(k) | |
Steve McQueen Aneta Corsaut Olin Howland (en) ![]() Earl Rowe Hugh Graham, 1st Baron Atholstan (en) ![]() John Benson (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jack H. Harris (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ralph Carmichael (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Pennsylvania |
Argumentu nagusia | Bizi estralurtarra |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Bideoa | YouTube |
1988an izenburu berdineko berregokitzapena izan zuen.
Argumentua
AEB, Pennsylvania, kanpo espaziotik Lurrera ailegatutako itxuragabeko txaplata batek parean harrapatzen duen oro desegiten hasi da. Elikatzen den aldiro modu ikusgarrian tamainaz handitzen da. Polizia sinisgaitzak berataz trufatu arren, Steve Andrews (Steve McQueen) mutil gaztea, Jane Martin (Aneta Corsaut) neskalaguna eta beraien lagunek jendeari "txaplata jale" horrek suposatzen duen mehatxuaz ohartzen saiatuko dira.
Aktoreak
- Steve McQueen: Steve Andrews
- Aneta Corsaut: Jane Martin
- Earl Rowe: Dave tenientea
- Olin Howland: Agurea
- Elbert Smith: Henry Matin
- Hugh Graham: Andrews jauna
- John Benson: Jim Bert sarjentua
- Lee Payton: Kate
Ikus gainera
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.