The Black Dahlia (filma)
The Black Dahlia (euskaraz Dalia Beltza), 2006ko Brian De Palma estatubatuar zinema zuzendariaren thriller neo noir film bat da. James Ellroy estatubatuar idazlearen 1987ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago, eta era berean eleberria 1947an jazotako Elizabeth Short emakumearen hilketan. Josh Hartnett, Scarlett Johansson, Aaron Eckhart, Hilary Swank, Mia Kirshner, Mike Starr eta Fiona Shaw aktoreek antzeztu zuten.
The Black Dahlia (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2006 |
Izenburua | The Black Dahlia |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa alemana |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak, Frantzia eta Alemania |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, Neo-noirra, Zinema beltza, film dramatikoa, LGBTeei buruzko filma, eleberri batean oinarritutako filma eta misteriozko zinema |
Iraupena | 121 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Black Dahlia (en) |
Grabazio lekua(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Brian De Palma |
Gidoigilea(k) | James Ellroy Josh Friedman (en) |
Antzezlea(k) | |
Josh Hartnett Scarlett Johansson Aaron Eckhart Hilary Swank Mia Kirshner (Elizabeth Short) Mike Starr Fiona Shaw Rose McGowan Brian De Palma Gregg Henry Ian McNeice James Otis Jemima Rooper (en) John Kavanagh K.d. lang Kevin Dunn Mia Frye (en) Mike O'Connell (en) Patrick Fischler Rachel Miner Richard Brake Troy Evans Steve Eastin William Finley Angus MacInnes Pepe Serna Victor McGuire Fatso-Fasano | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Art Linson |
Konpainia ekoizlea | Millennium Media (en) Millennium Films (en) |
Edizioa | Bill Pankow (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Dante Ferretti |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mark Isham |
Argazki-zuzendaria | Vilmos Zsigmond |
Jantzi-diseinatzailea | Jenny Beavan |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | Los Angelesko Polizia Departamendua eta Elizabeth Shorta |
Historia | |
Nominazioak | |
theblackdahliamovie.net | |
2006ko Veneziako Zinemaldian estreinatu zen, eta Argazkigintza onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Vilmos Zsigmond).
Argumentua
1947, Los Angeles. Orube batean Elizabeth Short (Mia Kirshner) emakume gaztearen gorpua zatikatua topatua izan ondoren, mediku forentseak hil aurretik hainbat egunez torturatua izan zela zehaztu du. Prentsak emakumeak zeraman jantzi beltzaren ondorioz "Dalia Beltza" ezizena ipini dio. Adiskideak eta boxeolari ohiak diren Bucky Bleichert (Josh Hartnett) eta Lee Blanchard (Aaron Eckhart) poliziek kasua ikertzeko ardura jaso dute. Biek gauza amankomun bat dute: Kay Lake (Scarlett Johansson) misteriotsuaz maiteminduak daude, gangster baten neskaladun ohia.
Aktoreak
- Josh Hartnett: Dwight 'Bucky' Bleichert detektibea
- Scarlett Johansson: Katherine 'Kay' Lake
- Aaron Eckhart: Lee Blanchard detektibea
- Hilary Swank: Madeleine Linscott
- Mia Kirshner: Elizabeth Short / Dalia Beltza
- Mike Starr: Russ Millard detektibea
- Fiona Shaw: Ramona Linscott
- Patrick Fischler: Attorney Ellis Loew barrutiko fiskala
- James Otis: Dolph Bleichert
- John Kavanagh: Emmett Linscott
- Rose McGowan: Sheryl Saddon
- Troy Evans: Thad Green buruzagia
- Pepe Serna: Tomas Dos Santos
- Anthony Russell: Morrie Friedman
- Angus MacInnes: John Tierney kapitaina
- Rachel Miner: Martha Linscott
- Richard Brake: Bobby DeWitt
- Victor McGuire: Bill Koenig sarjentua
- Gregg Henry: Pete Lukins
- Jemima Rooper: Lorna Mertz
- William Finley: Georgie Tilden
- Ian McNeice: Instrukzio-epailea
- Fatso-Fasano: Trafikatzailea
- Claudia Katz Minnick: Frolic tabernaria