The Big Sleep (1978ko filma)
The Big Sleep (euskaraz: Betiko Loa) neo-noir filma da, Michael Winner ingeles zinemagileak 1978an zuzendutakoa . Raymond Chandler idazlearen 1939ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Robert Mitchum, Sarah Miles, Richard Boone, Candy Clark, Joan Collins, Edward Fox, James Stewart eta Oliver Reed izan ziren aktore nagusiak.
The Big Sleep (1978ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1978 |
Izenburua | The Big Sleep |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Neo-noirra, krimenezko filma eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 99 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Betiko loa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Michael Winner |
Gidoigilea(k) | Michael Winner |
Antzezlea(k) | |
Robert Mitchum (Philip Marlowe) Sarah Miles Richard Boone Candy Clark Joan Collins Edward Fox James Stewart John Mills Oliver Reed Harry Andrews Colin Blakely (en) Richard Todd James Donald (en) Martin Potter Tom Laughlin | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Lew Grade (en) Elliott Kastner (en) |
Konpainia ekoizlea | ITC Entertainment (en) |
Edizioa | Frederick Wilson (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jerry Fielding (en) |
Argazki-zuzendaria | Robert Paynter |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres |
Argumentua
1970eko hamarkada, Ingalaterra. Sternwood (James Stewart) estatubatuar jeneral zahar eta aberatsak bere bi alabetako gazteena den Camilla (Candy Clark) biktima den txantaia kasua argitzeko Philip Marlowe (Robert Mitchum) detektibea kontratatuko du. Baina Marlowek txantaia beste alaba zaharrena den Charlotten (Sarah Miles) senar Rustyren desagerketarekin zerikusia duela jabetuko da. Charlotek albiste horrekiko duen hoztasunak kasua korapilatuko du. Badirudi Sternwood zaharra dela bere bi alaben eta mafiagizonen eta soldatapeko hiltzaileen arteko harreman arriskutsuek kezkatzen duten familiako senide bakarra.
Aktoreak
- Robert Mitchum: Philip Marlowe
- Sarah Miles: Charlotte Sternwood Regan
- Richard Boone: Lash Canino
- Candy Clark: Camilla Sternwood
- Joan Collins: Agnes Lozelle
- Edward Fox: Joe Brody
- John Mills: Jim Carson inspektorea
- James Stewart: Sternwood jenerala
- Oliver Reed: Eddie Mars
- Harry Andrews: Norris
- Colin Blakely: Harry Jones
- Richard Todd: Barker komandantea
- Diana Quick: Mona Grant
- James Donald: Gregory inspektorea
- John Justin: Arthur Geiger
Ikus gainera
- Betiko loa (1939, Raymond Chandler)
- The Big Sleep (1946, Howard Hawks)
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)