The Big Country
The Big Country (euskaraz Herrialde Handia) 1958ko William Wyler alemaniar-estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako western film bat da. Donald Hamilton idazlearen Ambush at Blanco Canyon (Segada Blanco Canyonen) eleberrian oinarritua dago. Gregory Peck, Jean Simmons, Carroll Baker, Charlton Heston, Burl Ives, Charles Bickford eta Chuck Connors aktoreek antzeztu zuten.
The Big Country | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1958 |
Izenburua | The Big Country |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna eta film dramatikoa |
Iraupena | 165 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia eta Arizona |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | William Wyler |
Gidoigilea(k) | James R. Webb (en) Sy Bartlett Jessamyn West (en) |
Antzezlea(k) | |
Gregory Peck Jean Simmons Charlton Heston Carroll Baker Burl Ives Charles Bickford Chuck Connors Roddy McDowall Heinz Engelmann (en) Marion Elisabeth Degler (en) Margot Leonard-Schnell (en) Paul Wilhelm Hubert Wagner (en) Horst Niendorf Eduard Wandrey (en) Arnold Marquis (en) Alfonso Bedoya (en) Alfred Balthoff (en) Bob Morgan Chuck Roberson Dorothy Adams Richard Alexander Ralph Sanford | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Gregory Peck William Wyler |
Konpainia ekoizlea | United Artists |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jerome Moross |
Argazki-zuzendaria | Franz Planer (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Arizona |
Historia | |
Jasotako sariak | Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 31. Oscar Sariak |
Nominazioak | Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 31. Oscar Sariak Burl Ives Academy Award for Best Original Dramatic or Comedy Score (en) 31. Oscar Sariak Jerome Moross |
Bideoa | YouTube |
Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Burl Ives) irabazi zuen.
Argumentua
James McKay (Gregory Peck) itsasontsi kapitain erretiratua, AEBetako Ekialdetik Texasko lautada zabaletara Pat Terrill (Carroll Baker) neska gaztearekin ezkontzeko bidaiatu du, bertako Henry Terrill (Charles Bickford) lurjabe aberatsaren alaba dena. McKay, gizon lasai, ikasia eta ongi hezitua, eta bertako arrantxoko gizon oldarkor eta zakarren arteko talka ekidin ezina izango da. Steve Leech (Charlton Heston) kapatazari aurre egiteaz gain, bere emaztegaua bera ere haren jokaerarekin nahigabetua sentituko da. Bienbitartean, Paten aitak eta Hannassey sendiak eskualdeko aziendarentzako beharrezkoa den ur iturburuaren kontrolarengatik elkarren arteko borroka gupidagabeari ekingo diote.
Aktoreak
- Gregory Peck: James McKay
- Jean Simmons: Julie Maragon
- Carroll Baker: Patricia Terrill
- Charlton Heston: Steve Leech
- Burl Ives: Rufus Hannassey
- Charles Bickford: Henry Terrill maiorra
- Alfonso Bedoya: Ramón Gutierrez
- Chuck Connors: Buck Hannassey
- Chuck Hayward: Rafe Hannassey
- Buff Brady: Dude Hannassey
- Jim Burk: Blackie / Cracker Hannassey
- Dorothy Adams: Hannassey Woman
- Chuck Roberson: Terrill Cowboy
- Bob Morgan: Terrill Cowboy
- John McKee: Terrill Cowboy
- Peter Lawman: Terrill Cowboy
Kanpo estekak
- The Big Country filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)