The Apartment
The Apartment (euskaraz: "Apartamentua") komedia dramatiko filma da, Billy Wilderek 1960an idatzi, ekoitzi eta zuzendu zuena. Jack Lemmon, Shirley MacLaine eta Fred MacMurray izan ziren aktore nagusiak.
The Apartment | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1960 |
Izenburua | The Apartment eta Ungkarlslyan |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa, film dramatikoa eta Gabonetako filma |
Iraupena | 125 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Honen parte da | National Film Registry (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | New York |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Billy Wilder |
Gidoigilea(k) | Billy Wilder I. A. L. Diamond |
Antzezlea(k) | |
Jack Lemmon Shirley MacLaine Fred MacMurray Ray Walston David Lewis Edie Adams Jack Kruschen Joan Shawlee Naomi Stevens Johnny Seven Joyce Jameson David White Paul Picerni Hal Smith Hope Holiday | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Billy Wilder |
Konpainia ekoizlea | The Mirisch Company (en) ![]() |
Edizioa | Daniel Mandell |
Ekoizpen-diseinatzailea | Alexandre Trauner |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Adolph Deutsch |
Argazki-zuzendaria | Joseph LaShelle |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review: Top Ten Films (en) ![]() Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 33. Oscar Sariak Academy Award for Best Art Direction, Black and White (en) ![]() 33. Oscar Sariak Muntatze onenaren Oscar Saria 33. Oscar Sariak Zuzendari onenaren Oscar Saria 33. Oscar Sariak Film onenaren Oscar Saria 33. Oscar Sariak |
Nominazioak | Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 33. Oscar Sariak Jack Kruschen Muntatze onenaren Oscar Saria 33. Oscar Sariak Daniel Mandell Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 33. Oscar Sariak Billy Wilder, I. A. L. Diamond Film onenaren Oscar Saria 33. Oscar Sariak Billy Wilder Academy Award for Best Art Direction, Black and White (en) ![]() 33. Oscar Sariak Alexandre Trauner, Edward G. Boyle (en) ![]() Academy Award for Best Cinematography, Black-and-White (en) ![]() 33. Oscar Sariak Joseph LaShelle Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 33. Oscar Sariak Shirley MacLaine Zuzendari onenaren Oscar Saria 33. Oscar Sariak Billy Wilder Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 33. Oscar Sariak Jack Lemmon Soinu onenaren Oscar Saria 33. Oscar Sariak Gordon E. Sawyer (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Wilderren Some Like It Hot film arrakastatsu eta entzutetsuaren ondorengoa izan zen, eta hark adinako arrakasta komertzial eta kritikoa lortu zuen: zinematokietan 25 milioi dolar jaso eta film onenaren Oscar saria irabazi zuen. Marilyn Monroek, Some Like It Hot filmean Wilder eta Lemonekin lan egin ostean, The Apartment-en ere agertu nahi izan zuen, baina azkenean ez zuen beretzako paperik eskuratu ahal izan.
Argumentua
C.C. Baxter (Jack Lemmon) Manhattango aseguru konpainia handi bateko langile apal baina handigura da. Ezkongabea, bakarrik bizi da apartamentu xume batean. Lantokian postu hobeagoetara iristeko itxaropenez, bizilekua nagusiei lagatzen die, euren maitaleekin egoteko amodio leku gisa; maiz haien sexu topaketak amaitu arte kalean zain egon ohi da. Baxterrek enpresako igoigailuko emakume langilea ezagutu (Shirley MacLaine) eta hartaz maitemintzean egoera guztiz aldatuko da. Hala ere, Baxter xaloak ez dakiena da neska gaztea bere nagusi gonazalearen (Fred MacMurray) maitale berria dela...

Estiloa
Billy Wilderek teknika xumea eta argumentu korapilatsuaz osatutako zinema egin ohi zuen. Izan ere, argumentua xehetasun, asmo eta irrika handiz osaturik dago. Inoren alde jartzen ez den narratzaile orojakile batek kontatzen digu ia film osoa; lehenbiziko eszenan, ordea, Jack Lemmon aktorearen ahotsak bere pertsonaia, haren bizitza eta haren arazo txikia aurkezten dizkigu.
Aktoreak
- Jack Lemmon: Calvin Clifford "Bud" Baxter
- Shirley MacLaine: Fran Kubelik
- Fred MacMurray: Jeff D. Sheldrake
- Ray Walston: Joe Dobisch
- Jack Kruschen: Dreyfuss doktorea
- David Lewis: Al Kirkeby
- Hope Holiday: Margie MacDougall andrea
- Joan Shawlee: Sylvia
- Naomi Stevens: Mildred Dreyfuss andrea
- Johnny Seven: Karl Matuschka
- Joyce Jameson: tabernako ilehoria
- Hal Smith: Santa Klausez mozorrutako tabernako gizona
- Willard Waterman: Vanderhoff jauna
- David White: Eichelberger jauna
- Edie Adams: Olsen andereinoa
Sariak
Saria | Emaitza | Izendapena |
---|---|---|
Film onenaren Oscar Saria | Irabazia | Billy Wilder |
Zuzendari onenaren Oscar Saria | Irabazia | Billy Wilder |
Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria | Irabazia | I. A. L. Diamond Billy Wilder |
Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria | Izendatua | Jack Lemmon |
Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria | Izendatua | Shirley MacLaine |
Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria | Izendatua | Jack Kruschen |
Argazkigintza onenaren Oscar Saria | Izendatua | Joseph LaShelle |
Muntatze onenaren Oscar Saria | Irabazia | Daniel Mandell |
Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria | Irabazia | Alexander Trauner Edward G. Boyle |
Soinu onenaren Oscar Saria | Izendatua | Gordon E. Sawyer |