The Adventures of Tintin (filma)
The Adventures of Tintin (euskaraz: «Tintinen Abenturak») 2011ko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako konputagailuzko-animaziozko abentura film bat da. Hergé belgikar komikigilearen Urrezko hagindun karramarroa (1941), Adarbakarraren sekretua (1943) eta Rachkam Gorriaren altxorra (1943) komikietan oinarritua dago. Jamie Bell, Andy Serkis, Daniel Craig, Nick Frost, Simon Pegg, Daniel Mays, Mackenzie Crook, Toby Jones eta Gad Elmaleh aktoreek bikoiztu zuten.
![]() | |
---|---|
John Williamsen animaziozko filma | |
Egilea(k) | John Williams |
Argitaratze-data | 2011 |
Izenburua | The Adventures of Tintin |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak, Zeelanda Berria, Erresuma Batua, Frantzia eta Australia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | abenturazko filma, altxor bilaketa filma, ekintza-filma, misteriozko zinema, fantasiazko filma, piraten filma, detective film (en) ![]() ![]() |
Iraupena | 107 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Tintin trilogy (en) ![]() |
Deskribapena | |
Oinarritua | Tintinen abenturak |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Steven Spielberg |
Gidoigilea(k) | Steven Moffat (en) ![]() Edgar Wright (en) ![]() Joe Cornish (en) ![]() Hergé |
Antzezlea(k) | |
baliorik ez | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Steven Spielberg Peter Jackson Kathleen Kennedy |
Konpainia ekoizlea | Amblin Entertainment Nickelodeon Movies (en) ![]() The Kennedy/Marshall Company (en) ![]() WingNut Films (en) ![]() Paramount Pictures Columbia Pictures |
Ekoizle eragilea | Stéphane Sperry (en) ![]() |
Edizioa | Michael Kahn (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Williams |
Argazki-zuzendaria | Janusz Kamiński (en) ![]() |
Fikzioa | |
ikusi
| |
Fikzio-unibertsoa | Tintin universe (en) ![]() |
Historia | |
Jasotako sariak | Annie Saria |
Nominazioak | |
tintin-movie.net | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Sinopsia
Tintin (Jamie Bell) jakin-min atsekaitza duen kazetari gazte eta abenturazaleak eta bere txakur leiala den Miluk barnean sekretu enigmatikoa gordetzen duen itsasontzi baten maketa topatu eta hura ikertzeari ekingo diote. Une honetatik aurrera Tintinek Ivan Ivanovitx Sakharin (Daniel Craig) delakoaren jazarpena jasango du, kazetari gazteak Rackham Gorria pirata ankerrarekin lotura duen altxor baliotsua ostu duela pentsatzen duen gizon zitala. Baina Tintin, Milu, Haddock kapitain petrala (Andy Serkis) eta Dupont eta Dupond (Nick Frost eta Simon Pegg) detektibe baldarren laguntzaz, munduan barna bidaiatu, eta bere ohiko arerioak saihesteko trebeziaz, hondoratutako Adarbakar itsasontzia haiek baina lehenagotik aurkitzea lortuko du, bertan altxor harrigarri bat topatzeko gakoaz gain antzinako madarikazio bat ere badago.
Jatorrizko bikoizlariak
- Jamie Bell: Tintin
- Andy Serkis: Haddock kapitaina eta Sir Francis Hadoque
- Daniel Craig: Ivan Ivanovitch Sakharine eta Rackham Gorria
- Nick Frost eta Simon Pegg: Dupont eta Dupond
- Tony Curran: Delacourt tenientea
- Toby Jones: Aristides Silk
- Gad Elmaleh: Omar Ben Salaad
- Mackenzie Crook eta Daniel Mays: Tom eta Allan
- Kim Stengel: Bianca Castafiore
- Joe Starr: Barnaby
- Sonje Fortag: Finch andrea
- Cary Elwes eta Phillip Rhys: Ur-hegazkineko pilotuak
- Ron Bottitta: Adarbakarraren saltzailea
- Mark Ivanir: Postuko soldadua / Idazkaria
- Sebastian Roché: Pedro/ Lehenengo mutila
- Sana Etoile: Prentsa kazetaria
Kanpo estekak
- Tintinen Abenturak filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Tintinen Abenturak filmaren webgunea (Ingelesez)
- Tintinen Abenturak filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)