The Accidental Tourist
The Accidental Tourist (euskaraz Halabeharrezko Turista), 1988ko Lawrence Kasdan estatubatuar zinema zuzendariaren drama film bat da. Anne Tyler idazlearen 1985eko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. William Hurt, Kathleen Turner, Geena Davis eta Bill Pullman aktoreek antzeztu zuten.
The Accidental Tourist | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1988 |
Izenburua | The Accidental Tourist |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film erromantikoa, film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma |
Iraupena | 121 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Accidental Tourist (en) |
Grabazio lekua(k) | Paris eta Baltimore |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Lawrence Kasdan |
Gidoigilea(k) | Frank Galati Lawrence Kasdan |
Antzezlea(k) | |
William Hurt Kathleen Turner Geena Davis Amy Wright Bill Pullman David Ogden Stiers Ed Begley, Jr. Robert Hy Gorman Jake Kasdan Jon Kasdan Walter Sparrow (en) Peggy Converse (en) Paul Williamson | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. Warner Bros. Pictures (en) |
Edizioa | Carol Littleton (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Williams |
Argazki-zuzendaria | John Bailey |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Paris |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | Film onenaren Oscar Saria 61. Oscar Sariak Lawrence Kasdan, Charles Okun (en) , Michael Grillo (en) Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 61. Oscar Sariak Frank Galati, Lawrence Kasdan Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 61. Oscar Sariak Geena Davis Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria 61. Oscar Sariak John Williams |
Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Geena Davis) irabazi zuen, eta Film onenaren Oscar Saria (Warner Bros. - Lawrence Kasdan, Charles Okun eta Michael Grillo), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Frank Galati eta Lawrence Kasdaneta), Soinu banda onenaren Oscar Sariaren (John Williams) izendapenak jaso zituen.
Argumentua
Macon Leary (William Hurt), negoziogizonentzako bidai gida idazleak Ethan hamabi urteko semea istripu batean hil izanaren kolpe latza jaso berri du. Gainbeheran eta ezertarako gogorik gabe, bere inguru pertsonala eta familiarrak lurjo du, eta Sarah (Kathleen Turner) emazteak abandonatzea erabaki du.
Egun batez, Muriel Pritchett (Geena Davis) neska gaztea ezagutuko du, lehen bistadizoan, bere heziketa eta bizipenei dagokionez, elkarren artean ezin ezberdinagoa dirudien pertsona. Halere, Murielen alboan, Maconek piskanaka bizipoza berreskuratzen hasiko da.
Aktoreak
- William Hurt: Macon Leary
- Kathleen Turner: Sarah Leary
- Geena Davis: Muriel Pritchett
- Bill Pullman: Julian
- Amy Wright: Rose Leary
- David Ogden Stiers: Porter Leary
- Ed Begley Jr.: Charles Leary
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)