The Abominable Snowman (filma)
The Abominable Snowman (euskaraz Elurretako Gizon Beldurgarria) eta AEBetan The Abominable Snowman of the Himalayas (Himalaietako Elurretako Gizon Beldurgarria), 1957ko Val Guest ingelesak zuzendutako beldurrezko film bat da. 1957ko BBCko Nigel Knealen The Creature (Izakia) telefilmean oinarritua dago. Forrest Tucker eta Peter Cushing aktoreek antzeztu zuten.
The Abominable Snowman (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1957 |
Izenburua | The Abominable Snowman |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, fantasiazko filma, monster film (en) eta abenturazko filma |
Iraupena | 91 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Val Guest |
Gidoigilea(k) | Nigel Kneale |
Antzezlea(k) | |
Forrest Tucker (en) Peter Cushing Maureen Connell (en) Richard Wattis Robert Brown Arnold Marlé (en) Wolfe Morris | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Aubrey Baring (en) Anthony Nelson Keys Michael Carreras |
Konpainia ekoizlea | Hammer Film Productions |
Edizioa | Bill Lenny (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Bernard Robinson (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Humphrey Searle (en) |
Argazki-zuzendaria | Arthur Grant (en) |
Argumentua
Himalaia, John Rollason (Peter Cushing) doktorea eta Tom Friend (Forrest Tucker) abenturazale nekagaitza Yeti izaki misteriotsua topatu asmoz elkartu eta espedizio batean abiatu dira. Izakiak adimen handia duela jabetzean, Rollason eta Frienden izaera eta motibazio ezberdinek talka egin eta bien arteko gatazka sortuko da.
Aktoreak
- Forrest Tucker: Tom Friend
- Peter Cushing: John Rollason doktorea
- Arnold Marlé: Lama
- Maureen Connell: Helen Rollason
- Richard Wattis: Peter Fox
- Robert Brown: Ed Shelley
- Michael Brill: Andrew McNee
- Wolfe Morris: Kusang
- Anthony Chinn: Maiordomoa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.