TheGrefg

David Canovas Martínez[1], TheGrefg izenarekin ezaguna (Alhama de Murcia, 1997ko apirilaren 24a) espainiar youtuberra da[2]. 2019ko apirilaren 3an 10 milioi jarraitzaile izatera iritsi zen Youtubeko bere kanalean[3]. Bere lehen bideoa 2012ko otsailaren 2an igo zuen, 14 urte zituela. Call of Duty-ren bideoak igotzen hasi zenean bihurtu zen ospetsu eta urte batzuetara Clash Royale jokoarekin jarraitu zuen. Azken urteetan, Fortnite bideo-jokoaren bideoak egin ditu eta 10 milioi jarraitzaile izatera iritsi zenean, film bat egin zuen Fortnite jokoan oinarritua.[4] 2021eko urtarrilaren 12an Twitch plataforman inoizko ikusle gehien izan zuen pertsona izan zen, 2,5 milioi ikuslerekin.[5]

TheGrefg
Bizitza
JaiotzaAlhama de Murcia, 1997ko apirilaren 24a (26 urte)
BizilekuaAndorra
Bartzelona
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakyoutuberra, streamerra, idazlea eta atleta
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Altuera170 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm11694702 Facebook: TheGrefg Twitter: TheGrefg Instagram: grefg_official Youtube: UCCEmjNPpJYhGDgaEqeeA4HA TikTok: thegrefg Twitch: TheGrefg Edit the value on Wikidata

Rescue in White Angel (The G-Squad)[6] eta Los Secretos de Youtube[7] liburuen egilea da eta Team Heretics: Everything You Need to Know About Sports, liburua ere argitara du Goorgo eta Methodz-ekin batera.[8]

Biografia

TheGrefg oso ospetsua da Youtuben Call of Duty, FIFA eta Fornite bezalako bideojokoei buruz egiten dituen iruzkinengatik, eta baita gameplay-engatik ere. Kirol elektronikoetan aritzen diren hainbat pertsona biltzen dituen Team Heretics-eko kide da eta gaur egun Andorran bizi da talde horretako beste hainbat kiderekin.[7]

Twitch-eko ikusle errekorra

Youtuben bideoak egiteaz gain, Twitcheko kanalean ere zuzenekoak egiten ditu. 2021eko urtarrilaren 12an plataforma honetako ikusle errekorra lortu zuen, Fortnite jolaseko bere "skin"-a aurkezteko egin zuen zuzenekoan 2,5 milioi ikusle baino gehiago bildu zituelako.[5]

Erreferentzia

  1. www.laopiniondemurcia.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-23).
  2. (Gaztelaniaz) Rodríguez, Víctor. (2016-07-06). «TheGrefg, el sueño de ser youtuber» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2020-11-23).
  3. (Ingelesez) «TheGrefg llega a los 10 millones de suscriptores en YouTube» Dexerto 2019-04-04 (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  4. (Gaztelaniaz) eSports, Movistar. (2019-04-15). «TheGrefg estrena una 'película' basada en Fortnite» Movistar eSports (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  5. (Gaztelaniaz) «El gamer murciano TheGrefg logra récord de visualizaciones en la plataforma Twitch» El Correo 2021-01-12 (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  6. Grefg,. Rescate en White Angel. ISBN 978-84-9043-814-5. PMC 978292972. (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  7. (Gaztelaniaz) «TheGrefg, el nuevo Rubius, tributa en Andorra: "Donar lo que gano por amor a mi país... no lo veo"» ELMUNDO 2018-11-30 (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  8. (Gaztelaniaz) «Team Heretics publica un libro con consejos para triunfar en los eSports» La Vanguardia 2019-06-03 (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.