Thargelion
Tolkienen Fikziozko Unibertsoan, Thargelion, ekialdean Ered Luin eta mendebaldean Gelion ibaiaren artean eta iparraldean Rerir Mendia, non Gelion ibaiaren besoetako bat, Gelion Handia, jaiotzen zen tokia, eta, hegoaldean, Dolmed Mendian jaiotzen zen Askar ibaiaren artean dagoen eskualde zabala da.
Thargelion hitzak, sindarin hizkuntzan "Gelionetik Haratagoko Lurraldea" esan nahi du, Dor Karanthir ere deitua, han ezarri baitzuen bere bizilekua Maedhrosen anaia zen Karanthirrek, Helevorn Lakuaren ertzean. Elfo Grisek Talath Rhunen deitzen zuten, Ekialdeko Harana.
Han finkatu ziren, baita ere, Gizakiak, Edainen Bigarren Gudalostea, Haladinak. Baina Morgoth edo Melkorrek Ered Luin mendien bidez bidalitako orkoek eraso zituzten, Maedhrosen Mugako hesitura gainditu eta Gizakiak erasotzeko, Karanthirrek laguntzagatik izan ez balitz, erabat suntsituak izango zirenak. Bizirik irten zirenak, Halethek gidatuak, Thargelion utzi eta Estoladera abiatu ziren.
Dagor Bragollatx guduan, Thargelion osoa Glaurungen gudalosteek suntsitu zuten, Helevorn lakua kutsatua izan zen eta Noldor Elfoek hegoalderantz ihes egin behar izan zuten.