Thanin Kraiwichian
Thanin Krawichian (Bangkok, 1927ko apirilaren 5a) thai epaile, politikari eta zuzenbide irakaslea da. Thailandiako lehen ministroa izan zen 1976tik 1977ra.
Thanin Kraiwichian | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2016ko urriaren 14a - 2016ko abenduaren 2a
1977ko abenduaren 15a - 2016ko abenduaren 6a
1976ko urriaren 8a - 1977ko urriaren 19a ← Seni Pramoj (en) - Kriangsak Chamanan (en) →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Bangkok, 1927ko apirilaren 5a (96 urte) | ||||||||
Herrialdea | Thailandia | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | London School of Economics Thammasat University (en) | ||||||||
Hizkuntzak | Thailandiera | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria, unibertsitateko irakaslea, abokatua, epailea eta Funtzionarioa | ||||||||
Kidetza | Gray's Inn (en) | ||||||||
Aita txinatarra zuen, eta zuzenbidea ikasi zuen Thammasat Unibertsitatean. Ikasketak London School of Economics-en burutu zituen eta 1958an abokatutzan sartu zen. Thailandiara itzuli ondoren, Justizia Ministerioan sartu zen eta bere ibilbide judiziala hasi zuen Auzitegi Goreneko presidente izatera iritsi arte. Gainera, zuzenbidea irakatsi zuen unibertsitatean.
1973an gobernu militarraren aurkako matxinada demokratikoaren ondoren, erregeak trantsizioko biltzar legegileko kide izendatu zuen. Politikoki, eskuin mutur antikomunistan kokatu zen.
1976ko urriaren 6an Thammasateko Unibertsitateko sarraskia gertatu ondoren, militarrek kolpe militar bat hartu zuten eta Bhumibol Adulyadej erregeak Thanin lehen ministro izendatu zuen.
Thanin emakumeak sartu zituen lehen aldiz gobernu batean, liburuak erretzea agindu zuen, parlamentua desegin zuen eta alderdi politikoak debekatu zituen. Ondorioz, borroka armatu komunistak gora egin zuen.
1977ko urriaren 20an, militarrek boterea berreskuratu zuten estatu-holpe berri batean. Erregeak Kontseilu Pribatuko kide izendatu zuen orduan.