Tanatos

Tanatos (antzinako grezieraz: Θάνατος), Greziar mitologian heriotzaren pertsonifikazioa zen.

Tanatos
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakHerio (mitologia)
Domeinuaheriotza
Familia
AitaErebo
AmaNix
Bikotekidea(k)Macaria (en) Itzuli
Seme-alabakLyncus (en) Itzuli
K. a. IV. mendeko eskultura, agian Tanatosen irudikapena. Efesoko Artemisaren tenplutik dator eta Britainiar Museoan dago ikusgai.

Hesiodo poetaren arabera («Teogonia» olerkian jasoa), Nyx («Gaua») eta Erebos («Iluntasuna») bere gurasoak ziren eta Hipnos («Loa») bere bikia. Bitartean, Erroman Mors (Letus edo Letum) zen pertsonaia baliokidea, baina Homerok berak Hypnos eta Thanatos erabili zuen «Iliada»n.[1]

Tanatos indarkeriarik gabeko heriotzaren pertsonifikazioa zen. Haren ukitua leuna zen, Hipnos bikiarena bezalakoa, hau da, ametsa. Heriotza bortitza bere ahizpa odolzaleen lana zen: Kereak, gudu-zelaian ohikoak. Bere baliokidea erromatar mitologian Mors edo Letus/Letum zen.[2]

Mitologia

Homerok eta Hesiodok Tanatos Nixen (gaua) semea egiten zuten, eta Hipnosen anaia biki, esanez bi anaiek gauero eztabaidatzen zutela nork eramango zuen pertsona bakoitza, edo Loak hilkorrak deuseztatzen zituela gauero, anaia nagusia imitatzeko ahaleginean. Paper txikia du mitoetan, Hades hildakoen jaunaren itzalean geratu baitzen.

Bi anaiek, beren ekintzen azkartasunagatik ospetsuak ziren. Behin Zeusen mandatua jaso zuten, bere seme Sarpedonen gorpua Liziaraino eramateko, merezi zuen hilobia familiartekoengandik jaso ahal izan zezan. Jainkoen erregeak hiru belaunalditako bizitza eman zion semeari, eta Sarpedon Troiako gerrara joan zenean amaitu zen, Patroklok hil zuen lekuan. Orduan, Zeusek Apolori eskatu zion bere odola ibai batean garbitzeko, bere gorputza anbrosiaz igurzteko, hilezkor bat bezala janzteko eta bere lurraldera azkar eramateko, Tanatosek eta Hipnosek bete zuten agindua.[3]

Tanatosek Moirek hilkor bakoitzarentzat agintzen zuten patua betetzen zuen. Behin batean, Admetok Apolorengandik lortu zuen Moirek onar zezaketelako, bera hiltzeko zorian zegoenean, bere patua bere borondatez onartzen zuen edonork ordezka zezakeela. Hori gertatu zenean, eta Admetok bere gurasoen ezetza jaso ondoren, bere emazte Alcestis bakarrik eskaini zen harengatik hiltzeko. Hala ere, Heraklesek indarrez eutsi zion Tanatosi, neskari bere ordua berez iritsi arte itxaroteko konbentzitzen saiatuz. Tanatosek arbuiatzen zituen bere eginkizunak oztopatzen zituzten jainkoen trikimailu haiek (bereziki Apolo), eta porrot txiki horren ondoren, begirunea eskatu zuen, eta Herakles bera ere eramateko gai izan zen bere txanda iritsi zitzaionean.[4]

Errepresentazioa

Antzinako zeramikazko piezetan, Tanatos hegalak zituen gizon gazte ilun bat bezala irudikatzen zen, askotan armaturik eta bere anaia Hipnosekin batera, hildako bat lekualdatzeko prozesuan. Bestalde, hileta-testuinguruetan, eskuetan zuzi bat iraulita, tximeleta bat, koroa bat edo garai helenistikotik agertzen den harri baten gainean lo dagoela; Tanatosena edo Erosena izan daitekeen eztabaidatzen da.[5]

Psikoanalisian

Psikoanalisian, Tanatos heriotza-pultsioa da, Erosen aurkakoa, bizi-pultsioa, alegia. Heriotzaren pultsioak, Sigmund Freudek identifikatua, bizitzaren borroka utzi eta kieszentziara eta hilobira itzultzeko nahia adierazten du.[6]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.