Théodore Géricault

Jean-Louis André Théodore Géricault (Rouen, 1791ko irailaren 26a - Paris, 1824ko urtarrilaren 26a) margolari erromantiko frantziarra zen, gazte hildakoa eta haren bizitzeko moduak zeresan aski eman zuen.

Théodore Géricault

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean-Louis André Théodore Géricault
JaiotzaRouen, 1791ko irailaren 26a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaRouen
HeriotzaParis, 1824ko urtarrilaren 26a (32 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Théodore Géricault (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: osteoarticular tuberculosis (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLycée Louis-le-Grand (en) Itzuli
Collège Stanislas de Paris (en) Itzuli
Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
(1811ko otsailaren 5a -
Hizkuntzakportugesa
frantsesa
Irakaslea(k)Carle Vernet
Pierre-Narcisse Guérin
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, artista grafikoa, eskultorea, litografoa eta arkitektura proiektuen marrazkilaria
Lantokia(k)Albacete
Florentzia eta Paris
Lan nabarmenak
Mugimenduaerromantizismoa
Genero artistikoaerretratua

Musicbrainz: 310173aa-fc92-4cd5-835b-0c2d755a3e94 Find a Grave: 5629 Edit the value on Wikidata

Bizitza eta lanak

Gaztetatik ikasteari ekin zion eta Carle Vernett eta Pierre Guérin margolarien lantegietan jardun zuen. 1811n Parisko Arte Ederretako Eskolan eman zuen izena. Italiara egindako bidaia batean Pizkunde garaiko artelanak gertutik ikusteak hunkipen handia eragin zion, batez ere Michelangeloren lanek. Rubensen margoek ere zirrara handia sortu zioten. Jacques-Louis David margolariaren itzalean sortutako eskolako kideengandik bestera nabarmendu zen Géricault: eguneroko kontuek osatu zuten bere margolanen gaia, nahiz eta tratamendua berezia izan, esan nahi baita, eguneroko horiek garrantzi handiko eta berariazkotzat jotzen zituen. 1819an "Meduse" ontziaren baltsa lana aurkeztu zuen eta eragina ez zein izan nolanahikoa. Presio politikoek eraginda Ingalaterrara joan zen bizitzera eta bertan izan zen 1820 eta 1821ean. Horrek aukera paregabea sortu zion, hango paisaia-pintore onenak ezagutzekoa hain zuzen ere, Constable edo Turner, besteak beste. Baita zaldia forma artistikotzat hartzeko eta lantzeko aukera ere, hango herrian ospe handia duten zaldi-lasterketek sortutako ikusminaren ondorioz edo, hainbat ikerlarik aipatu duenez. Etxera bidean ostera ere, ero eta zoro askoren erretratuak jorratu zituen (1821etik 1824ra), aurrez aurre sorturiko margoak direnak, Jean-Étienne Esquirol psikiatraren zoroetxeko gaixoak pertsonaiatzat hartuta.

Théodore Géricaulten hilobia (1791-1824), Antoine Etex-ek eraikia 1839-1840an, Parisko Pére-Lachaise hilerrian.

Konposizio epikoek ere leku izan zuten bere azken aldi honetako sortze lanetan. Litografiak eta eskulturak ere sortu zituen artista frantses honek. 1824ko urtarrilaren 24an hil zen Théodore Gericault, tuberkulosiak jota, gaixoaldi luze baten ostean. Parisko Pére-Lachaise hilerrian lurperatu zuten.

Méduse ontziaren almadia

"Méduse" ontziaren almadia, Théodore Géricault (1819) oihal gaineko olio-pintura, 491 x 717 cm , Louvreko museoa, Paris

Beharbada bere lanik gorena izan daiteke (1819). Gaiak benetako ezbehar bati egiten dio erreferentzia, Marmoka (Méduse) ontziak jasan zuen naufragioa baitu oinarri, 1816an Afrikako mendebaldeko kostaldeetan jazotakoa, Arguineko uharrian. Dakarrerako bidean zihoan Marmoka itsasontzia, baina aipatu lekuan hondartu zen 1816ko uztailaren 2an. Salbamendu-txalupa askorik ez, baltsa bat egitea erabaki zuten denek ala denek lekurik izan zezaten onik ateratzeko. Hogei metro luze zen eta zazpi zabalean. Guztira 365 lagun ziren itsasontziko bidaiariak, eta baltsan ehun eta berrogeita hamar lagunek joan behar zuten. Nork non joan behar zuen, hau da, nori zegokion txalupetan abiatu edo baltsan bidaiatzea erabakita bazegoen ere, ezustean jazo zen dena, Méduse fragata hondora baitzihoan. Ofizialik ez zen igo ontzi inprobisatu horretan. Lau txalupek atoian zeramaten baltsa, baina, tamalaren tamalez edo nahita, berehala kableak askatu zituzten, baltsadunak nora ezean lagaz. Hamabost egunez jitoan ibili ziren. Tartean ekaitza, zer jan eta edan gutxi, liskarrak, hilketak, kanibalismoa… 1816ko uztailaren 17an Argus bergantinak bizirik ateratakoak salbatu zituen: hamabost lagun ziren.

Géricaultek Afrikan gertatutakoaren gainean Savignyk eta Corréardek idatzitako kontakizuna irakurri zuen; haiek ezagutu eta elkarrizketatu zituen. Méduse itsasontziko arotzetako bat bilatu zuen, ezbeharretik onik irtendakoa berau, eta baltsaren eskalazko maketa eginarazi zion. Hiru pertsonaiok (Savigny, Corréard eta arotza) margoan ageri dira.

Margolanak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Théodore Géricault Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.