Texas Panhandle

Texas Panhandle (euskaraz: «Texasko zartagin-kirtena») Texasko iparraldeko muturrean dagoen eskualdea da, bere barnean 26 konderri dituena.[1]

Texas Panhandle
Motakokaleku geografiko
Geografia
Map
Koordenatuak35°29′00″N 101°24′00″W
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Texas

Eskualdeak zartagin baten kirtenaren antzekotasunagatik hartzen du izen hori, beste Panhandle guztiek bezala: Oklahomakoak, Alaskakoak, Idahokoak eta Floridakoak. Ia 600.000 km²-ko azalera du, estatuko eremuaren % 10 gutxi gorabehera, eta 2010eko erroldan 428.000 biztanle inguru zituen, hau da, estatuko biztanleriaren % 1,7; horrek esan nahi du eskualdeko biztanleria-dentsitatea estatuko batez bestekoa baino askoz txikiagoa dela. Iparraldean eta mendebaldean Oklahomarekin egiten du muga, hegoaldean Texasko gainerako estatuarekin, eta mendebaldean Mexiko Berriarekin.

Ekonomikoki, eskualdea energia eolikoaren ekoizle handienetako bat da, haize gogor eta etengabeak dituelako. Hiri nagusia Amarillo da, eta hau baino zaharragoak, Clarendon, Mobeetie eta Tascosa dira.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Texas State Historical Association. PANHANDLE. .

Kanpo estekak

Geografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.