Tetraedro
Tetraedro bat lau aurpegi dituen poliedro bat da. Erpin bakoitzean hiru hiruki elkartzen dira eta guztira lau hiruki ditu. Lauak berdinak badira tetraedroa erregularra izango da.
Tetraedro erregularra | |
---|---|
Taldea | Solido platonikoa |
Aurpegi kopurua | 4 |
Ertz kopurua | 6 |
Erpin kopurua | 4 |
Aurpegiak | Hiruki aldeberdinak |
Ertzak erpineko | 3 |
Simetria-taldea | Tetraedrikoa (Td) |
schläfli-sinboloa | {3,3} |
Angelu diedroa | 70°31′44″ |
Poliedro duala | Tetraedroa |
Garapena |
Kalkuluak
a ertzetik bakarrik beste dimentsio guztiak kalkula daiteke. Tetraedro baten esferen balioak hauek dira:
- R erradioko esfera zirkunskribaturako:
- r erradioko esfera inskribaturako:
- ρ erradioa ertzekiko tangentea den esferarako:
Tetraedro erregular batean kontrajartzen diren bi ertzak (erpin berean batzen ez direnak) elkarzutak dira.
- H tetraedroaren altuera:
Bolumena eta azalera
a ardatza duen Tetraedro erregular batean, B bolumena kalkula daiteke:
Aurpegi guztien A azalera bateratua kalkula daiteke:
Angeluak
Solido platoniko guztietan mota bereko angelu guztiak berdinak dira euren artean:
- Angelu laua, ertzek sorturikoa: 60º
- Angelu diedroa, aurpegiek sortua:
- Angelu solidoa, erpinek sortua:
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.