Ikasliburu

Ikasliburua, eskola liburua, irakasliburua edo testuliburua, hezkuntzan, gai jakin bati buruzko ezagutza biltzen duen liburu bat da, ikaslearentzat propio egina eta bereziki ikastetxeetan erabiltzen dena. Gaiari buruzko eduki teorikoa modu didaktikoan erakusteaz gainera, ariketak eta ikaslearen ebaluaziorako beste atalak ere izaten ditu.

Japonierazko ikasliburu zenbait

Testuliburuak irakaskuntza-tresna gisa sortu ziren Johannes Gutenbergek inprimategia asmatu zuenean.

Testuliburuak tradizio historiko luzea du, latina irakasteko lehen kartilekin abiatzen dena. Ondoren, hainbat diziplinatako informazioak eta kontzeptuak biltzen zituzten eskola-entziklopediak bihurtu ziren, lehen hezkuntzan espezializatuak. Gaur egun, Interneten garapenetik aurrera, formatu digitalean daude, baina kasu gehienetan ez dute funtsezko aldaketarik eragiten paperean egiten direnekiko[1].

Liburua ikasle guztiei zuzenduta dagoenez, normalean ez dira ikasle talde zehatz baten egoeratik abiatzen, eta ez dute ikasleen gaitasunen eta interesen aniztasuna kontuan hartzen

Euskal Herriko argitaletxeak

Elkar

Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria S.L. edo ELKAR S.A.R.L. Euskal Herriko argitaletxe bat da, Adunan egoitza duena. 1972an sortu zen Baionan. Helburu zehatz batekin sortu zen: garaiko euskal kultur egoeraren norabidea aldatzea.[2]

Zubia

Argitaletxe honek, gehienbat, testuliburuak argitaratzen ditu, haur hezkuntzatik hasi eta batxilergo mailaraino. Haur eta gazte literaturan koedizioak argitaratzen ditu Alfaguararekin batera. Testuliburuez gain eskolarako material osagarriak ere argitaratzen ditu: gidaliburuak, koadernoak, irakurgaiak eta abar.[3]

Ibaizabal

Ibaizabal argitaletxea 1990ean sortu zen. Bere esparrua literatura eta unibertsitate aurreko hezkuntzarena da. Ibaizabal Luis Vives argitaletxe taldearen parte da, Edelvives, Alhucema, Tambre eta Baula argitaletxeekin batera. Bere egoitza Zornotzan (Bizkaia) dago.

Anaya-Haritza

Grupo Anaya 2004az geroztik Hachette Livre talde frantsesak kontrolatzen duen argitaletxe espainiarra da, aldi berean Lagardère.1 taldekoa. Bere jarduera testuliburuen negozioan zentratzen da nagusiki, 2 eta argitalpen-zigilu eta argitalpen desberdinak biltzen ditu.[4]

Kanpo estekak

Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. «Libro de texto y currículum – Tresor de Recursos» tresorderecursos.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  2. Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  3. admin. (2010-02-13). «Zubia Argitaletxea» Gremio de Editores de Euskadi (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  4. «Anaya/Haritzaren webgunea: euskaraz hezteko materialak» www.anayaharitza.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.