Testu gogatzaile
Testu gogatzailea edo testu baragarria, testu edo diskurtso mota bat da non igorlearen helburu nagusia hartzailearen gogoan eragitea da. Entzulearen iritzian, jarreran, jokaeran, eraldaketak sortzea da testu mota honen helburu nagusia.
Ohikoa izaten da testu tipo hauen igorleak nolabaiteko autoritatea izatea hartzailearengan.
Diskurtso gogatzaile adibide batzuk
- Harenga. Militar batek bere gudariei adorea transmititzeko helburu nagusiarekin egindako diskurtsoa.
- Mitina. Politikari batek botatzen duen diskurtso gogatzaileari mitin deitu izan zaio. Helburu nagusia bere alderdikideak motibatzea.
- Kiroletan entrenatzaileek lehiaketa hasi baino lehenago diskurtso gogatzailea botatzen diete lehiaketan parte hartuko dutenei. Diskurtsoaren helburu nagusia lehiakidea motibatzea.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.