Testu-ahots bihurtzaile

Testu-ahots bihurtzaileak ahots artifizialez idatziriko testu irakurtzen duten programa informatikoak dira. 1980ko hamarkada garatzen hasi zen teknologia zan zen.

Sistema automatikoak dira testu-ahots bihurtzaileak eta honako ezaugarriak bete behar dituzte:

  • Sistemak ahots sintetikoa (artifiziala) sortu behar du, ahots naturalaren antza duena eta ulergarria.
  • Hizketaren sintesiak erabat automatikoa izan behar du, eta sistemak ez du inolako eskuzko doikuntzaren beharrik prozesuan zehar.
  • Sisteman sartutako testuak edozein testu benetako izan behar du, edozein testu arbitrario. (Ez testu egokituak soilik).

Bihurketarako sistemak

Sistematik sinpleena hiztegian oinarritutakoa da: programak hiztegi batek dituen hitz guztiak bihurtzen ditu, gizaki baten ahotsetik jasotako laginak erabiliz esaterako. Oso sistema azkarra da baina ez du balio bere hiztegitik kanpo dagoen hitz bat ematen denean eta hizkuntza bat garatuz doanez bere oroimena handitu behar zaio. Bigarren sistema arauetan oinarritutakoa dago. Kasu honetan hitz, fonema eta letren ahoskatze arau teorikoak aplikatzen dira, ondoren testu osoa arau horietan oinarrituta bihurtzeko.

Hizkuntza batzuek, euskara eta gaztelania kasu, idazteko sistema nahikoa erregular bat daukatenez, bigarren sistema egokiago dute. Ingelesa edo frantsesa bezalako hizkuntzetan, aitzitik, lehenengo sistema erabiltzea hobea da zeren eta idazte era sistema oso irregularra dutenez ezin diote beti arau berari heldu, eta horregatik hiztegietan oinarritutako sistemara jotzen da.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.