Testosterona
Testosterona testikuluek sortzen duten hormona sexuala da. Androgenoa izan arren (hots, gizonezkoen hormona) kopuru txikian dago emakumezkoengan ere.
Testosterona | |
---|---|
Formula kimikoa | C19H28O2 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | C[C@]12CC[C@H]3[C@@H](CCC4=CC(=O)CC[C@]34C)[C@@H]1CC[C@@H]2O |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | karbono |
Aurkitzailea | János Freud (en) eta Ernst Laqueur (en) |
Mota | androstane steroid (en) |
Ezaugarriak | |
Fusio-puntua | 155 °C |
Masa molekularra | 288,209 Da |
Erabilera | |
Konposatu aktiboa | Intrinsa (en) , Livensa (en) , Axiron (en) , Aveed (en) , Fortesta (en) , Depo-testosterone (en) , Striant (en) , Androgel (en) , Natesto (en) , Testopel (en) , Androderm (en) , Testim (en) eta Vogelxo (en) |
Tratatzen du | hypogonadism, male (en) , hypogonadotropic hypogonadism 7 with or without anosmia (en) , testicular disease (en) , Klinefelter sindromea, hipogonadismo eta hipogonadismo |
Rola | androgeno, kantzerigeno eta primary metabolite (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | MUMGGOZAMZWBJJ-DYKIIFRCSA-N |
CAS zenbakia | 58-22-0 |
ChemSpider | 5791 |
PubChem | 6013 |
Reaxys | 3653705 eta 1915399 |
Gmelin | 17347 |
ChEBI | 538843 |
ChEMBL | CHEMBL386630 |
ZVG | 492352 |
EC zenbakia | 200-370-5 |
ECHA | 100.000.336 |
MeSH | D013739 |
RxNorm | 10379 |
Human Metabolome Database | HMDB0000234 |
KNApSAcK | C00003675 |
UNII | 3XMK78S47O |
NDF-RT | N0000145872 |
KEGG | D00075 eta C00535 |
PDB Ligand | TES |
Egitura eta biosintesia
Testosterona hormona esteroidea da, hots, talde ziklopentanoperhidrofenantreno du egitura nagusitzat (17+2 C). Liposolugarria da eta kolesteroletik abiatuta sintetizatzen da. Hipofisiaren hormona gonadotropetako batek (LH hormonak) parte hartzen du testosteronaren ekoizpenean, hipotalamo-hipofisi-barrabilen ardatzaren garrantzia agerian utziz.
Organo sexualek (testikuluek eta obarioak) gametoak (espermatozoideak eta obulua) ez ezik, baita hormona sexualak ere ekoizten dituzte, guruin endokrinoen moduan jarduten baitute. Testosterona, hain zuzen, testikuluetan dauden Leydig zeluletan sortu eta hortik odolera igarotzen da. Kopuru txikiagoan giltzurrungaineko azalak eta obarioek testosterona ere ekoizten dute.
Garrantzi biologikoa
Testosteronak espermatogenesia (espermatozoideen ekoizpena, alegia) eta organo genitalen garapena kontrolatzen du. Horretaz gain, gaztaroan bigarren mailako karaktere sexualak agertarazten ditu (ilea, ahots-aldaketak, gihar-masaren handitzea, etab.). Sexu-sena edo libidoa pizten du eta metabolismoan ere eragina nabarmena du (proteinen sintesia eta gantzen katabolismoa areagotzen du, besteak beste).
Gizaki edo animalien zikiratzeak testosterona maila jaisten du odolean (giltzurrungaineko azalak sintetizatzen duen apurra besterik ez baitago). Ondorioz, bigarren mailako karaktere sexualak feminizatu, sexu-sena itzali, indarra eta kemena apaldu eta gizentasuna agertzen da (gantzak eta koipeak pilatzen baitira, haien katabolismoa gutxituta dagoelako).