Tesi eleberri

Tesi eleberria literaturan ausnarketa filosofikoa, politikoa, zientifikoa edo erlijiosoa lantzen den azpigeneroa da.[1] Liburu horietan ausnarketa argumentoa baino garrantzitsuagoa da. Protagonistak ideia edo korronte filosofikoen adibideak dira. Kontzeptua batzutan zentzu gutxiesgarriarekin erabili izan da eta, horregatik, gaur egun, Eleberri ideologikoa esaten zaie baita ere. Nolabait, liburu hauek helburu didaktikoa dute.

Paul Bourget idazlea (1852-1935).

Lehen lanak

Genero didaktiko hau XVIII. mendean agertu zen, Ilustrazioarekin batera. Denis Diderot edo Voltaire bezalako idazleak dira azpigenero honen lehenengo egileak. Lanok errealistak izan nahi zuten, "sinesgarritasunaren eta irudikapenaren estetikan oinarrituta".[2]

Paul Bourget eleberri mota honen adibiderik adierazgarriena izan da. Hala ere, bere eleberriak "eleberri analitiko" gisa definitzen zituen berak. Haren arabera, George Sand eta Victor Hugoren eleberriak ziren benetako tesi eleberrien egileak.

Tesi eleberrien adibideak

Euskal literaturan

Maria Jose Olaziregien iritziz Txomin Agirreren eleberriak eta estilo horren jarraitzaileen lanak tesi eleberrien sailkapenean sartuko lirateke: "azken batean tesi eleberria da harena (Agirrerena), hiru ardatzen inguruan taxutua -fedea, abertaletasuna eta euskalduntasuna- eta kontalari ahalguztidun batek zuzendua eta kontatua".[1]

Erreferentziak

Bibliografia

  • Joyce Cary, Le roman à thèse, Les Nouvelles Littéraires, 1955
  • Susan Rubin Suleiman, Le roman à thèse ou l'autorité fictive, Ecriture, 14. liburuki, PUF, 1983, ISBN:9782130379058.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.