Tesera
Tesera edo tessera (latinez: tessera eta hizkuntza gehienetan bi ss-z idatzita eta pluralez tesserae), antzinate erromatarrean, pieza txiki eta laua zen. Token moduko bat izan zitekeen, besteak beste ikuskizunetarako erabiltzen zena.
token edo identifikatzaile moduan erabiltzen ziren piezatxoak zurez, hezurrez, edo boliz, baina orokorrean metalez (burdinez edo brontzez) egindako piezak izan ziren. Askotariko itxura eta erabilerak izaten zituzten: sarrera-txartela, egungo ticket moduko zerbait, markatzailea, kupoia, identifikatzailea, etab.
Dadoak izendatzeko ere erabili zen hitz hau, eta hortik, dadoekin jokatzen zen jokoa, Tesserae esaten zitzaion.
Mosaikoetan erabiltzen zen pieza txiki bakoitza ere tessera bat zen, eta hainbat hizkuntzatan izen hori gorde da antzeko formarekin. Euskaraz, tesela erabiltzen da, frantsesez tesselle edo abecule, gaztelaniaz tesela eta ingelesez tessera.
Eraikin publikoetan
Ikuskizun publikoak ematen ziren eraikinetan, buztinezko puska batean, sarrera-zenbaki bat eta errenkada bat zeuden estanpatua. Horrelakoak anfiteatro edo bestelako eraikin publiko batean egon zitezkeen, ekitaldira joaten ziren ikusleentzat. Adibidez, Erromako Koliseoko ateen gainean eskegita zeuden.
Tesserae frumentariae edota nummariae
Magistratu erromatarrek Tesserae frumentariae eta nummariae fitxak ematen zizkieten batzuetan herritarrei, gari edo kopuru finko baten truke alda zezaketenak. Tessera mota hauek, askotan, joko publikoetan banatzen ziren, eta propaganda politikoaren parte zirela esaten da.[1]
Abegi oneko teserak
Abegi oneko teserak Hispanian erabiltzen ziren, Erromatarren garaian. Pasahitza, ohorezko bereizgarri, abegi onaren seinale, itun baten froga edo zirkulazio libreko baimen izateko eginak zeuden.[2]
Ikus, gainera
Erreferentziak
- (Frantsesez) Martínez Chico, David. (2019). «Tesserae frumentariae, nummariae et ‘Spintriae’ Hispaniae. Hallazgos y nuevas perspectivas» Revue numismatique 6 (176): 107–138. doi: . ISSN 0484-8942. (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
- (Gaztelaniaz) «tésera» Glosario ilustrado de arte arquitectónico 2017-12-09 (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
Kanpo estekak
- Teseras. Museo Arqueológico nacional (MAN) (Bilaketan, tesera hitza sartuta)
- Ref. 857 - Tésera de Hospitalidad de Monte Cildá (Palencia). Bronces romanos en España