Tesalia
Tesalia[1][2] (grezieraz: Θεσσαλία, Thessalía) Greziako 13 periferietako bat da eta lau prefekturatan banatuta dago. Hiriburua Larisa du. Ohituraz, Mazedonia eta Trazia eskualdeekin batera Iparraldeko Grezia izenaz ezaguna zen. Erdialdeko Grezian kokatuta, iparraldean Mazedonia, mendebaldean Epiro, hegoaldean Grezia Erdialde eta ekialdean Egeo itsasoa ditu mugakideak. Lehen Aeolia zuen izena, eta era horretan Homeroren Odisea liburuan agertu zen.
Tesalia | |
---|---|
Grezia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Grezia |
ISO 3166-2 | GR-E |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°36′N 22°12′E |
Azalera | 14.036,64 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 722.065 (2018) |
Dentsitatea | 51,44 bizt/km² |
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
pthes.gov.gr |
Geografia
Tesaliako erdialdean Trikala eta Larisako ordokiak daude, mendiez inguraturik: iparraldean Khasia eta Cambuniako mendiak, ipar-ekialdean Olinpoko mendikatea, mendebaldean Pindo mendilerroa eta hego-ekialdean Ossa eta Pelion mendiak.
Eskualdea Peneo ibaiaren zenbait ibaiadarrek zeharkatua da.
Hiri nagusiak (izenak grezieraz)
- Kardítsa (Καρδίτσα)
- Lárisa (Λάρισα)
- Néa Ionía (Νέα Ιωνία)
- Tríkala (Τρίκαλα)
- Vólos (Βόλος)
- Larisa (Ελασσόνα)
- Larisa (Αγιά)
- Tyrnavos (Τύρναβος)
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.