Teruel

Teruel[1] izen bereko probintziako hiriburua, Turia eta Alfambra ibaien bilgunean kokatua.

Teruel
Teruel
Tergüel
Aragoiko udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
ProbintziaTeruelgo probintzia
AlkateaEmma Buj (en) Itzuli
Izen ofizialaTeruel
Jatorrizko izenaTeruel
Tergüel
Posta kodea44001–44003
INEk ezarritako kodea44216
HerriburuaTeruel
Geografia
Koordenatuak40°20′37″N 1°06′26″W
Map
Azalera440.414455 km²
Altuera915 m
MugakideakAlbarracín, Alfambra, Villastar, Rubiales, Cella, Celadas, Peralejos, Cuevas Labradas, Corbalán, La Puebla de Valverde eta Cubla
Demografia
Biztanleria36.267 (2023)
367 (2022)
alt_left 18.810 (%51,9) (%47,1) 17.080 alt_right
Dentsitatea82,35 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia978
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakLubliniec
MatrikulaTE
teruel.es

2006an 34.240 biztanle zituen eta 438 km²-ko azalera du. Horrenbestez, biztanle gutxien duen Espainiako hiriburua da, baina beste aldetik baita Aragoiko hirugarren udalerririk populatuena ere, Zaragoza eta Huescaren ondoren.

Monumentu nagusiak: gotiko-mudejar estiloko katedrala (XVI. mendea); dorre mudejarrak, San Pedro elizakoa, San Martin elizakoa, San Salvador elizakoa (XIII-XIV); Teruelgo maitaleen mausoleoa; Erdi Aroko gotorlekuen hondakinak; arkeologia museoa; eta apezpiku etxea (XI. mendea).

Merkataritza eta administrazio gune garrantzitsua da, nekazaritza-gaien merkatu garrantzitsua da, eta industria gunea ere badu. (eraikuntzarako gaiak, janari industria, altzarigintza).

Historia

Zeltiberiar hiria da jatorriz Turboleta izenekoa. Erromatarren kolonia ere izan zen ,Túrbula. Fenizioentzat, bestela, Thorbat edo Thorbet.

Musulmanen esku egon zen VIII. eta XII. mendeen artean, 1171. urtean Alfontso II.ak konkistatu zuen arte.

Oso gudu odoltsuak izan ziren bertan 1937 eta 1938 urteetan, Espainiako Gerra Zibilean, Errepublikaren aldekoek erresitentzia handia erakutsi zutenez.

Klima

    Datu klimatikoak (Teruel)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.3 11.6 14.5 16.2 20.5 25.7 30.4 29.7 25.2 18.6 13.2 9.8 18.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2.1 -1.1 0.4 2.6 6.5 10.2 12.8 13.0 9.9 5.7 1.2 -0.6 4.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 17 14 19 36 56 43 30 40 36 42 22 20 373
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 4 3 4 7 8 6 3 4 5 6 4 5 59
Hezetasuna (%) 75 68 62 62 62 58 52 56 62 70 74 79 66
[erreferentzia behar]

Demografia

Teruelgo biztanleria
1900191019201930194019501960197019811991200120052011
10.79711.93512.01013.58416.17218.74519.72621.63828.22530.78931.06833.23835.288

Ondarea

Katedralaren dorrea.

Mudejar artea

Teruel hiriko mudejar multzoa Gizateriaren ondaretzat izendatu zuten 1986an (San Pedro, Salvador, San Martín eta Katedralaren dorreak).

Art Nouveau

Pablo Monguió i Segura arkitekto tarragonarrak proiektatu zuen modernismoa hedatzea hirian, bertan bizi izan baitzen 1897 eta 1923 artean. En El Torico-ko enparantzan aztarnak daude La Madrileña eraikinaren aurrealdean eta Casa Ferrán-en. Casa Bayo, Casa Escriche edo Natalio Ferrán-en etxea, San Francisco kalean, beste adibide batzuk dira.[2]

Ikus, gainera

  • Teruelgo udalerrien zerrenda

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.