Tertziarizazio
Tertziarizazioa edo Ekonomiaren tertziarizazioa ekonomiaren hirugarren sektoreak beste bi sektoreekin (lehenengoa eta bigarrena) alderatuta pisua irabaztea da, sektore nagusi bihurtu arte, okupatutako biztanleria aktiboari zein BPGri egindako ekarpenari dagokionez.
Arrazoiak
- Bizi-maila igotzeari esker, zerbitzu gehiago kontsumi daitezke, eta zerbitzu horiek gero eta ugariagoak eta espezializatuagoak dira. - XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera, nekazaritza-eginkizunak mekanizatu ziren, eta, horren eraginez, nekazaritza-arloko biztanleriaren zati bat hirugarren sektorera igaro zen.
- Industria modernoetan teknologia berriak gehitzen dituenez, eskulan gero eta gutxiago behar du eta zerbitzu ugari (produkzio zerbitzuak) eskaintzen ditu.
- Hirugarren sektoreko jarduera batzuk garatzean, zerbitzu ugari bultzatu dira. Modu horretan, turismoak ostalaritza, merkataritza, garraioak eta aisiarako zerbitzuak sustatu ditu.
- Emakumeak lan munduan sartu dira, batez ere sektore horretan. Horren eraginez, zenbait zerbitzu bultzatu dira, hala nola haurtzaindegiak eta etxeko laguntza.