Terra Alta
Terra Alta Kataluniako hego-mendebaldean dagoen eskualdea da, Tarragonako probintzian.
743.36 km2-ko azalera dauka eta 2005ean 12.724 biztanle zituen (17.12 biz./km2).
Mugakide eskualde hauexek ditu: Ipar-ekialdean Ribera d'Ebre, hego-ekialdean Baix Ebre eta mendebaldean Teruelgo probintzia.
Udalerriak
Hamabi udalerrik osatzen dute eskualdea, hauek populatuenak izanda:
- Gandesa 3.028 biztanle (hiriburua).
- Batea 2.094.
- Horta de Sant Joan 1.241.
- La Fatarella 1.180.
- Corbera d'Ebre 1.117.
- El Pinell de Brai 1.099.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Katalanez) Terra Alta eskualdeko webgune ofiziala
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.