Ternuako Banku Handiak
Ternuako Banku Handiak (ingelesez: Grand Banks of Newfoundland; frantsesez: Grands Bancs) Ozeano Atlantikoan dagoen Ipar Amerikako plataforma kontinentalaren zati da, bertan eman ohi diren baldintzek mundu osoko arrantza eremu handiena bilakatzen dutelarik.
Ternuako Banku Handiak | |
---|---|
Mota | banku ozeaniko |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°14′13″N 50°59′20″W |
Estatu burujabe | Kanada |
Probintzia | Ternua eta Labrador |
Ur-gorputza | Ipar Ozeano Atlantikoa |
Ternua uhartearen hego-ekialdean dago, iparraldetik hegoaldera 560 km luze, eta ekialdetik mendebaldera 675 km zabal hedatu eta mundu osoan hagitz ezaguna den arrantza-eremua delarik, denera 282.500 km²-ko azalera du. Sakonera gutxiko urak dira (25-100 metro artean, gehienera 200 metro), eremu hotz horretan Labradorreko itsaslasterra eta Golkoko itsaslasterra, ondorioz bertan maiz laino itxia jazo ohi delarik.
1498an Joan Cabotok Banku Handiak lehenbiziko aldiz deskribatu zituen. XVI. eta XVIII. mendearen artean euskal baleazaleen ohiko arrantza eremua izan zen.[1] 1977an Kanadak eskualde honetan ahal zen eremu handienera heldu nahizik bere arrantza baimena edo eskaera handitu zuen, ordutik aurrera beste herrialde batzuen arrantza eskubideak eremu honetan asko murriztu zirelarik.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Silva, A. J. M.. (2015). Barata, F. T; Rocha, J. M. eds. (PDF) The fable of the cod and the promised sea. About portuguese traditions of bacalhau. in: Heritages and Memories from the Sea, Proceedings of the 1st International Conference of the UNESCO Chair in Intangible Heritage and Traditional Know-How: Linking Heritage, 14-16 January 2015. Évora: University of Evora, 130-143 or..