Termistore
Termistorea erresistentzia batean oinarritutako termometroa da, material erdieroale batez osatua dagoena.
Haren erresistentzia elektrikoa (R) tenperaturarekin (T) aldatzen da, formula honen arabera: R = R0ea(1/T - 1/T0) non a erabilitako erdieroalearen araberako konstante bat baita. Termistoreak termometro gisa erabiltzen dira gorputz baten tenperatura neurtzeko, baina erradiazio elektromagnetikoen intentsitatea neurtzeko ere erabiltzen dira, erradiazio elektromagnetiko bat xurgatzean izaten diren tenperatura-igoerak neur baititzake.
Termistorea erresistentziaren tenperatura-koefiziente negatibokoa da: tenperatura igotzen denean, haren erresistentziaren balioa txikiagotu egiten da. Izena ingelesetik dator: Thermally Sensitive Resistor.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.