Termini Imerese

Termini Imerese Italiako udalerri bat da. Palermoko probintzian kokatuta dago, Sizilia eskualdean. Haren 24.920 biztanle, 78,19 kilometro koadroko azaleran banatuta daude.

Termini Imerese
Italiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Italiako hiri metropolitarraPalermoko metropoli-hiria
Posta kodea90018
ISTAT kodea082070
HerriburuaTermini Imerese
Geografia
Koordenatuak37°59′00″N 13°42′00″E
Map
Azalera78.19 km²
Altuera77 m
MugakideakCaccamo, Campofelice di Roccella, Cerda, Collesano, Trabia eta Sciara
Demografia
Biztanleria24.920 (2023ko urtarrilaren 1a)
−1.109 (2018)
Dentsitatea318,71 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia091
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakElk Grove Village (Illinois)
Katastro kodeaL112
Sailkapen sismikoa2 (Ertaina)
MatrikulaPA
comuneterminiimerese.pa.it

Mugakideak

Termini Imeresek honako udalerri hauekin egiten du muga: Caccamo
Campofelice di Roccella
Cerda
Collesano
Trabia
Sciara

Historia

Antzinaroa

Azken urteetako indusketa arkeologikoek azaldu duten moduan, toki hau Historiaurrean populatuta zegoen. Hala ere, erregistro historikoak K.a. 409an hasi ziren, Hanibal Magon kartagotarrak, ondoko Himera hiria guztiz suntsitu zuenenan. Bizirik irtendakoak Termae[1], hiriari abiatu ziren (gaurko Termini). Antzinakoen ustez Termae Himeraren ondorengoa zen. Himera izan zen lehenengo greziar kokalekua Siziliako iparraldean. Honetaz gain, postu estrategiko bat zen kartagotar ekialdeko muga kontrolatzeko. Tuzididesek zioen Himera izan zela greziar hiri bakarra Siziliako kostalde honetan[2], baina hau ulertu behar da greziar hiri idenpendentei zegokienez. Izan ere, Milae, iparraldean zegoena, aurrekoa zen baina Zankleren (gaur egungo Messina) menpekoa zen. Adituen arabera, Himera Zankleren kolonia bat zen, baina Tuzizidesen ustez, Zankleko emigranteak Sirakusako atzerriratuekin elkartu ziren hiri horretan, kalkistar erakunde eta doriar dialektoak zituena. Estrabonek eta Skimno Kioskoak diote Himera Milasen ostean sortu zela (haien ezarpenez ondoriozta daitekeen moduan) eta gehitzen dute Tuzididesek ez zuela sorrera-data aipatzen. Hala ere, Diodororen arabera, Himera bazegoen kartagotarrek hiria suntsitu baino 240 urte lehenago. Hau izango zen K.a. 648. urtean[3]. Egia esan, ez dago informazio askorik lehenengo urteei buruz. Aristotelesen arabera[4], Falaris tiranoak hiria gobernatu zuen, eta hau da informazio bakarra K.a. 490 arte. Urte horretan, Eszitasek, Zankleko tiranoak, aldi baterako aurkitu zuen babesa Himeran jatorrizko hiritik kanporatua izan ondoren[5]. Gertakizun hau eta gero, Terilo despotak gobernatu zuen hiria. Tirano honen boterea gogortu zen Anaxilas Reggiokoarekin aliantza bat sinatzean. Hala ere, Terilok amore eman zuen Teronen aurrean, Agrigentoko tiranoa, Himeratik kanporatu zuena. Honen ondoren, kartagotarrei laguntza eskatu zien eta hauek antolatu zuten K.a. 480an Siziliarako lehen espedizio handia[6].

Erdi Arotik Aro Garaikidera

Erromatar Inperioa erori ondoren, hiriaren gainbera nabaria izan zen, baina geroago, gotzain-hiria bihurtu zen XII. mende arte. Normandoen garaiaren hasieran, Termini errege-hiria bilakatu zuten, horregatik 42 città demaniali-ren bat izan zen. Hauek tokiko nobleziaren ordez, koroak zuzenean gobernaturiko hiriak ziren. Erdi Arotik XIX. mendeko hasiera arte, itsasontziek ekarritako alea eta beste elikagai batzuk Terminin biltegiratzen ziren errege-biltegi konplexu batean (caricatore regio). Diru sarrera horiek hiria aberasteaz gain, Siziliako portu handienetariko bat bilakatu zuten. Merkataritzazko harreman estuak izan zituen Genova, Pisa eta Venezia itsas-errepublikekin baita Mediterraneoko portu handienekin ere (Marsella, Bartzelona, e.a.) eta XVI. mendetik Atlantikoekin ere. XVII. mendearen amaieran, Termini Ereina, Imerese Ereina di Palermoko Akademiaren adar bat izan zen, baina laster Accademia Mediterranea Euracea ezarri zen. XIX. mendean, caricatoreren itxierak krisi sakona ekarri zuen, zeinak XX. mendera arte iraun baitzuen. Orduan, artisautzazko eta aurreindustriazko aktibitateek ohizko nekazaritza ordezkatu zuten, ordura arte hiriko oinarrizko aktibitatea zena. Harrez geroztik, populazioak beherakada izan zuen, gehienbat Ameriketara emigratu zuelako. Hala ere, XX. mendearen hasieran Agrigento, Messina eta Ragusako inmigranteak Terminin finkatu ziren. 1970 eta 2011 artean, Terminin ezarri zen Fiat automobil-industriaren lantegi bat, non 126, Panda eta Punto modeloak egin baitzituzten. Instalazio hauetan, 2005 eta 2011 bitartean, bigarren belaunaldiko Lanzia Ypsilon muntatu zen. 2011n instalazioetan lau milioi automobil ekoiztu izana ospatu zen[7]. 2011ren amaieran, Fiat ekoizleak planta Chery txinatar konpainiari saldu zion. Ondoan dagoen planta elektrika batek, ENEL enpresarena, 454 MW ekoizten du.

Erreferentziak

  1. Izena tokiak duen ur beroetatik datorkio
  2. Tuzidides: VI. 62, VII. 58.
  3. Tuzidides: VI. 5; Estrabon: VI. 272 orria; Eskimnos Kioskoa: 289 kapitulua; Diodoro Sikulo: XIII. 62; Hekateo Abderakoa. fr. 49; Scyl. p. 4. § 13.
  4. Aristoteles: Erretorika. II. 20.
  5. Herodoto. VI. 24.
  6. Herodoto: VII. 165.
  7. http://www.samar.pl/__/3/3.a/9694?locale=en_EN

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.