Teresa Noce

Teresa Noce (Turin, Italia, 1900eko uztailaren 29a Bolonia, Italia, 1980ko urtarrilaren 22a) italiar partisanoa, sindikalista eta politikari antifaxista izan zen, Italiako Alderdi Komunistako militantea, eta paper nabarmena izan zuen Nazioarteko Brigadetan Espainiako Gerra Zibilean eta Italiako Errepublikaren Konstituzioa idatzi zuen Batzar Konstituziogilean.

Teresa Noce


Italiako Errepublikako diputatua

1953ko ekainaren 16a - 1958ko ekainaren 11
Hautetsia: 2nd Legislature of Italy (en) Itzuli

Italiako Errepublikako diputatua

1948ko apirilaren 23a - 1953ko ekainaren 24a
Hautetsia: 1st Legislature of Italy (en) Itzuli
member of the Constituent Assembly of Italy (en) Itzuli

1946ko ekainaren 25a - 1948ko urtarrilaren 31
member of the National Council of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1945eko irailaren 25a - 1946ko ekainaren 24a
Bizitza
JaiotzaTurin, 1900eko uztailaren 29a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1900eko uztailaren 29a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1980ko urtarrilaren 22a)
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaBolonia, 1980ko urtarrilaren 22a (79 urte)
Hobiratze lekuaCertosa di Bologna (en) Itzuli
Monument Ossuary of the fallen Partisans (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Luigi Longo (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria, sindikalista eta partisanoa
Lantokia(k)Erroma
KidetzaNational Council of the Kingdom of Italy (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraNazioarteko Brigadak
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Italiako Alderdi Komunista

Biografia

Lehen urratsak

Turingo langile-familia pobre batean jaio zen Teresa Noce, eta eskola adin txikian utzi behar izan zuen bizimodua ateratzeko. Hala ere, bere kabuz ikasi zuen zenbait lanbide egiten zituen bitartean. 17 urterekin tornulari gisa lan egiten zuen Fiaten lantegi batean, eta 20 urterekin Porta Palazzo gazte sozialista turingiarra sortu zuen. 1921ean Italiako Alderdi Komunistaren talde fundatzailean egon zen. 1923an, La voce della gioventù idatzi zuenean, Milanen lehen atxiloketa jasan zuen

Giro politiko horretan ezagutu zuen, orduan ingeniaritza-ikasle gaztea, erantzukizun politikoko karguak betetzen zituena. Harekin ezkondu zen 1926an, hamarkadetan borroka politikoko burkide izan ziren eta hiru seme-alaba izan zituzten.

Erbestea

1926ko urte berean, Longo-Noce senar-emazteak erbesteratu egin ziren erregimen faxistaren jazarpenetik ihes egiteko. Lehenbizi Moskun ezarri ziren, eta, gero, Parisen. Bi hirien artean etengabe mugitzeaz gain, Teresak bidaia klandestino ugari egin zituen Italiara antolaketa eta propaganda antifaxistako jarduerak garatzeko. Frantziako hiriburuan, Noi Donne hilabetekariaren sorreran parte hartu zuen.

Espainiako Errepublikaren defentsa

1936an Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Noce eta haren senarra Espainiara joan ziren Errepublikaren defentsan zerrendatutako boluntarioen artean. Estela gerra-izena erabiliz, Il volontario della libertà argitaratu zuen, nazioarteko brigadetan borrokatzen ziren italiarren kazetaritza-organoa. Frantziara itzuli zenean, 1938an Gioventù senza sole nobela autobiografikoa argitaratu zuen, Turiniako gaztetasunaren oroitzapenetan oinarritua.

Kontzentazio eremuak

Bigarren Mundu Gerraren hasieran, Frantziako agintariek Rieucrosko kontzentrazio-eremuan sartu zuten Noce, Espainiako errepublikanoei eta Nazioarteko Brigadetako kide ohiei zuzendua, "atzerritar desiragarritzat" jotzen baitziren. Hala ere, Sobietar Batasuneko agintariek egindako presioagatik (Hitleriar Alemaniarekin harreman ofizial onak zituen oraindik), askatu egin zuten eta Moskura itzultzeko baimena eman zioten, han bizi baitziren seme-alabak; baina itzulera hori ezinezkoa izan zen 1941ean Alemaniaren eta Sobietar Batasunaren arteko liskarrak lehertu zirenean. Nocek Marseillan egon behar izan zuen, eta bertan, Alderdi Komunista Frantsesaren izenean, MOI erakundea zuzendu zuen ("Eskulan Inmigratua"-ren siglak), eta Erresistentzian aktiboki parte hartu zuen, Francs-tireurs et partisans taldean. Parisko misio batean, 1943ko hasieran atxilotu eta kartzelaratu egin zuten. Zortea izan zuen, zeren eta alemanak ez baitziren jabetu atxilotutakoaren benetako garrantziaz. Hala ere, hilabete batzuen ondoren Alemaniara erbesteratu zuten, lehenik Ravensbrück-eko kontzentrazio-eremura eta gero Holleischen-era, Flossenbürgeko kontzentrazio esparruaren Txekiar lurraldeko satelitera. Noce lan bortxatuak egiteko erabili zuten munizio-fabrika batean, harik eta tropa sobietarrek esparrua askatu zuten arte.

Politikari

Erbestetik itzultzean, Teresa Noce 1946an Italiako Batzar Konstituziogilean parte hartzeko hautatutako hogeita bat emakumeen artean aurkitu zen, eta "75eko Batzordea" izeneko batzordea osatu zuten bost emakumeen artean. Batzorde horrek Konstituzio-proiektua idatzi eta proposatu zuen, eta Ganberako osoko bilkurak eztabaidatu eta onetsi zuen. Noce izan zen diputatu komunisten artean bakarra, Togliattiren esaneko jarraibideak alde batera utzita —Togliattik erlijio-gatazka piztu nahi ez zuena—, Konstituzioaren 7. artikuluaren aurka bozkatu zuena. Izan ere, artikulu horrek berariaz aitortzen zuen Letrango Itunen indarraldia, Egoitza Santuaren eta Italiako Estatuaren arteko harremanak arautzeko erregimen faxistaren artean sinatuak.[1]

Sindikatuko idazkari

Egun horietan, FIOT ehungintzako langileen sindikatuko idazkari nazional hautatu zuten Noce, eta 1948an lehen parlamentu errepublikanoko diputatu hautatu zuten. Bere jardueraren bi alderdiak bateratuta, 1950eko abuztuaren 26ko 860. Legea, "ama langileen babes fisiko eta ekonomikorako", proposatu zuen. Lege horrek, aurreko garai faxistaren araudiaren ordez, hirurogeita hamarreko hamarkadara arte emakumeen lanari buruzko legeriaren oinarria izan zen.

Ahalegin sindikalaren ondorioz, Ehungintzako eta Jantzietako Langileen Nazioarteko Batasun Sindikalaren lehendakaritzara eraman zuen Noce. Varsovian zuen egoitza, eta, 1955ean FIOTen zuen kargua utzi zuenean, nazioarteko sindikatu bereko idazkaritza nagusira eraman zuen egoitza, orduan Milanera aldatu baitzen.

Azken urteak

Berrogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik aurrera, Longogandik banandu ondoren, Noce pixkanaka erretiratu egin zen politika aktibotik, nahiz eta 1959tik eta urte batzuetan Ekonomia eta Lanaren Kontseilu Nazionalean (CNEL) parte hartu zuen, CGIL sindikatuaren izenean. 1974an argitaratu zuen bere autobiografia, Rivoluzionaria professionale. Bere historia pertsonalarekin batera, Italiako Alderdi Komunistaren gorabeherak kontatuz, sortu zenetik. Bere beste lan batzuk Ma domani farà giorno (1952), Pietro Nenniren hitzaurrearekin, eta Vivere in piedi (1978) dira.

Teresa Noce Bolonian hil zen, 79 urte zituela, 1980ko urtarrilaren 22an.

Erreferentziak

  1. Paul Ginsborg: A History of Contemporary Italy. Society and Politics, 1943-1988, Palgrave Mac Millan, New York, 2003, p.101.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.